Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Maitaldia 2020

Dokumentuaren akzioak

Maitaldia 2020

Noiz 2020/09/14
00:00
Non Biarritz
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Maitaldia 2020

Maitaldia, Biarritz, 2016-09-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Zailtasunak zailtasun 30. urteurrenean ez du hutsik egingo Maitaldia dantza jaialdiak. Nahiz eta udaberrian uste zen aurtengoan jaialdia ezin izango zela egin, testuinguru zail eta duda askoren artean Biarritz dantzaz alaituko da datozen egunetan.

Irailaren 10etik 20ra programazio biribila antolatu dute: Ballet Malandainen dantza eskolak (klasikoa, modernoa, jazz, tradiziozkoa), nazioarteko ikastaldiak, dantzari eskainitako ordutegi berezietako ikasgelak, koreografo gazteen lehiaketa... Malandain balletarekin batera Toulouseko Capitole eta Monte Carlo ballet entzutesuak izango dira Biarritzen.

Bizi dugun egoera dela eta posible da egun batetik bestera egitarauan aldaketak izatea. Ikuskizunen bat bertan behera gelditzen bada dirua itzuli egingo da. Antzoki eta sala barruetako ekitaldietan derrigorrezkoa izango da musukoa eta gomendagarria kanpoko dantza emanaldietan.

Egitarau osoa: Maitaldia 2020 egitaraua (pdf)

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2022 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Urtarrila 2023 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Otsaila 2023 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728