Mahai-ingurua: Baztango dantzen egungo testuinguru soziala
- https://dantzan.eus/agenda/mahai-ingurua-baztango-dantzen-egungo-testuinguru-soziala
- Mahai-ingurua: Baztango dantzen egungo testuinguru soziala
- 2026-09-17T19:00:00+02:00
- 2026-09-17T20:00:00+02:00
- Irailaren 17an, osteguna, 19:00etan izango da Iruritako Gizarte Bilgunean. Baztango dantzen egungo testuinguru soziala aztertuko dute bertan, eta parte-hartzea, transmisioa, dantzek gaur egungo gizartean duten garrantzia eta aurrean dituzten erronkak izango dituzte hizpide. Mahai-inguruan Nahia Baylon, Kristobal Zelaieta, Kattalin Ezkerra eta Txomin Petrikorena ariko dira hizlari, eta Isabel Jaurena izango da moderatzailea. Baztango Plazara Dantzara ekimenak bi mahai-inguru antolatu ditu iraila eta urrirako. Baztango dantzen egungo egoera soziala eta Euskal Herriko dantza-plazetan genero ikuspegitik aurkitu ditzakegun errealitateak izango dituzte hizpide bi saioek.
2026/09/17 19:00-20:00
Irurita, Gizarte Bilgunea
Irailaren 17an, osteguna, 19:00etan izango da Iruritako Gizarte Bilgunean. Baztango dantzen egungo testuinguru soziala aztertuko dute bertan, eta parte-hartzea, transmisioa, dantzek gaur egungo gizartean duten garrantzia eta aurrean dituzten erronkak izango dituzte hizpide. Mahai-inguruan Nahia Baylon, Kristobal Zelaieta, Kattalin Ezkerra eta Txomin Petrikorena ariko dira hizlari, eta Isabel Jaurena izango da moderatzailea.
Baztango Plazara Dantzara ekimenak bi mahai-inguru antolatu ditu iraila eta urrirako. Baztango dantzen egungo egoera soziala eta Euskal Herriko dantza-plazetan genero ikuspegitik aurkitu ditzakegun errealitateak izango dituzte hizpide bi saioek.