Dokumentuaren akzioak
Lucia Lakarra eta Matthew Golding: "Reencuentro en Danza"
Itzultzeko, berriro elkartzeko, zuzenekoak ematen duen zirrara sentitzeko unea da. Lucía Lacarrak dantzarekin eta ikus-entzuleekin berriro elkartzeko asmo sendoa du, eta onena, zalantza barik, Arriaga Antzokiko eszenatokian Matthew Golding bere partenaire-arekin egitea izango da.
Lucia Lakarra, mundu mailan oihartzun handiena duen dantza munduko gure artista eta nazioartean ospe handia duen Matthew Golding koreografoa. Elkarrekin goi mailako edertasuna duten irudiak erakusten dituzte, hainbat pieza integratuko dituen ikuskizun ederraren bitartez, beste batzuen artean Tchaikovski edo Vivaldiren musikak Petipa edo Edwaard Liangren koreografiekin uztartuz. Eta ikuskizunak Bilbao Sinfoniettaren zuzeneko musika interpretazioa ere izango du.
- Dantzariak: Lucia Lakarra, Matthew Golding
- Interpretazio musikala: Bilbao Sinfonietta, Hari Laukote, Pianoa, Biolontxeloa
- Produkzioa: Teatro Arriaga
Dokumentuaren akzioak