Dokumentuaren akzioak
Los Moñekos konpainia: Ka-Yi-Ha
Leioako Umore Azokaren programazio barruan Los Moñekos konpainiak Ka-Yi-Ha lana eskainiko du. Bi pase egingo dituzte egun eta toki berean. Lehena 18:00etan, eta bigarrena 22:30etan.
Bide hautseztatuetan aurrera doa “KaYiHa”, Mendebalde Zahar, Basati eta Urruneko bizi gogor eta lehorrerantz. Batek daki zein den helmuga. Istorioak cowboy, indio, eskorpioi, su, kaktus, tranpa, ez
proi, duelu eta gezur artera zamalkarazten du publikoa. Bi pertsona doaz bidean, bekatuzko bide honetan, ur tantarik gabe. Bi pertsonak elkar nola osa dezaketen kontatzen du istorioak; ez dira ezer bata bestea gabe, baina elkar hiltzen doaz. Buruz buruko dueluak, hitzezko dueluak, dueluak nonahi. Zurekin baina zu gabe.
Kaixo eta agur. Hor konpon, Marianton. Uztartzen doaz dantza, teatroa, ahotsa, umorea eta delirioa zezen mekaniko saldoa balira bezala. Come to the Far Far West Moñekil!
- Egilea:Los Moñekos
- Musika: Los Moñekos, Filastine
- Antzezleak: Sarah Anglada, Miguel Fiol
- Off ahotsa: Enric Álvarez
- Iraupena: 30 minutu
Dokumentuaren akzioak