Dokumentuaren akzioak
Ezpata-dantza eta ingurutxoa
San Tiburtzio egunez (abuztuak 11), ezpata-dantza egin ohi da Leitzan meza nagusiaren ostean. Gerra aurrean Patxi Ripa maisuak irakatsitako dantzari-dantzaren bertsio bereziari eusten dio Aurrera dantza taldeak. Iluntzean aldiz, 21:00 inguruan ingurutxoa dantzatzen da.
San Tiburtzio jaietan ingurutxoa hainbat aldiz egiten da Leitzan:
- Abuztuaren 11 iluntzeko 21:00ean.
- Abuztuaren 12an, festaren bigarren egunean arratsaldean Aurrera dantza taldearen eskutik (19:00) eta egun berean gauez, gaueko erromeria amaitutakoan (03:00).
- Abuztuaren 15ean, bikoteen Ingurutxoa izaten da 19:00etan.
*Abuztuko jaiez gain, urriko lehen larunbatean, Aurrera elkartearen egunean ere dantzatzen da bazkalostean arratsaldez.
Dokumentuaren akzioak