Dokumentuaren akzioak
Led silhouette: Ultimatum
Taldea 2016an sortu zuten Jon Lopezek eta Martxel Rodriguezek eta Lesakan du egoitza (Nafarroa). Ikuspegi berritzaile batetik antzerkia eta zinema uztartuz, gizakiaren kontraesanetan sakontzen du. Gai sakonak lantzen ditu, hala nola depresioa, indibidualismoa, zentzuaren galera eta gizartearen eta ekonomiaren gainbehera.
Aurreko lanen ildoari jarraituz, “ULTIMATUM” obrak gain behera doan mundu bati eta mundu horretan gizakiak duen ahultasunari buruzko gogoeta kritiko bat proposatzen du, esperientzia estetiko bat ez ezik, eta oraina kolokan jartzeko gonbita egiten dio publikoari.
Dokumentuaren akzioak


