Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Laudioko XVI. Aurresku eta Fandango eta Arin-arin lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Laudioko XVI. Aurresku eta Fandango eta Arin-arin lehiaketa

Noiz 2013/08/16
18:00
Non Laudioko Herriko Plaza
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Urtero legez Fita fik euskal soinutresna elkarteak aurresku eta fandango eta arin-arin lehiaketa antolatu du Laudioko San Roke jaien karietara. Lehia abuztuaren 16an izango da Laudioko Herriko Plazan. 18:00etan aurresku lehiaketa eta 19:00etan fandango eta arin-arin lehiaketa. Izena emateko egunean bertan 17:00etatik 18:00etara. Sariei dagokionez aurresku sailean lehenengoak txapela, Fidel Largatxaren eskulana eta 190€ eskuratuko ditu. Bigarrenak Fidel Largatxaren eskulana eta 120€. Hirugarrenak, berriz, 60€. Fandango eta arin-arin sailari dagokionez, lehengo postua erdiesten duen bikoteak txapela, zapia, Fidel Largatxaren eskulana eta 225€ lortuko ditu. Bigarrenak Fidel Largatxaren lana eta 160€. Hirugarren bikoteak 100€ko saria izango du. Saririk gabeko dantzari bakoitzak 40€ko dieta jasoko du. Dantzatu beharreko aurreskuari dagokionez Uriko Aurreskua bezala ezagutzen duguna izango da, jotzaile lanetan txistu banda izango da. Fandangoa ere txistulariek joko dute, arin-arina, berriz, trikitixa eta panderoak.
Izen ematea lehiaketa lekuan 17:00etatik aurrera.

Informazio gehiago:
fitafikeskola@gmail.com

Dokumentuaren akzioak

Ekaina 2021 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Uztaila 2021 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
Abuztua 2021 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031