Dokumentuaren akzioak
LaSúbita + Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga: Practicasdeloinvisible
#practicasdeloinvisible emakumeen arteko topaketa bat da; bizipenak partekatzen diren espazio bat eta dantzarien eta sortzaileen arteko segurtasun eta askatasun esparrua.
Dantzaren munduan emakumeak duen ikusezintasunari buruzko ekintzen eta hausnarketa partekatuen emaitza da #practicasdeloinvisible egitasmoa, burua eta pentsamendua jartzearen ondorioa, baina, batez ere, gorputza diskurtsoaren erdigunean jartzearen ondorioa. Egitasmo hau sortu da gure emakumezko erreferenteak plazaratzeko beharretik, ahots guztiak entzutetik eta argi eta garbi hitz egin beharretik, konpartitzeko borondatetik eta dantzan komunitatea eta sororitatea sortzeko borondatetik.
Oraingo honetan, #practicasdeloinvisible egitasmoa LaSúbita konpainiaren (Laura Alcalà eta Emma Riba) eta Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga dantzari eta sortzaileen arteko elkarlanaren emaitza da.
Fitxa artistikoa
- Proiektuaren Zuzendaritza: LaSúbita (Laura Alcalà y Emma Riba).
- Sorkuntza eta interpretazioa: Laura Alcalà, Emma Riba, Oihana Vesga, Nerea Gurrutxaga.
- Ekoizpena: LaSúbita
Dokumentuaren akzioak