Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Larrain-dantza: Nafarroatik Lau Haizeetara

Dokumentuaren akzioak

Larrain-dantza: Nafarroatik Lau Haizeetara

Noiz 2018/01/27
20:30
Non Lizarra, Los Llanos Kulturgunea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Urtarrilaren 27an, Lizarrako Los Llanos Kulturgune berrian “Larrain-dantza: Nafarroatik Lau Haizeetara” ikuskizuna eskainiko du 180 gizon-emakumez osaturiko kolektiboak.

Parte-hartzaileak: Ereintza abesbatza (Lizarra), San Andres abesbatza (Atarrabia), Atarrabia abesbatza (Atarrabia) eta Mirua abesbatza (Iruñea); Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerreko dantzariak; “El Bardo” taldeko antzezleak; Ezpelur taldeko musikariak.

Ikuskizunean, 1903. urtera jauzi egingo da, Alfonso XIII.ak Lizarrara egin zuen bisita irudikatzeko. Izanez ere, errege borboiari ongietorria emateko kariaz urte hartan antolatu ziren ekitaldien artean, gazte batzuek lehenbiziko aldiz dantzatu zuten Larrain-dantza. Antzeztutako gidoia gehienbat gaztelaniaz emanen da.

Gertaera hura izan eta 115 urte geroago auzolanean prestatu den emanaldi honetan, orduan bezalaxe berritasun berezi bat izanen da, Larrain dantza abestu ere eginen baita, lau ahotsetan, euskaraz, dantzaren doinu ezagunentzat espres sortutako hitzak ezagutaraziz. Lau abesbatzek batera kantatuko dute, musikarien doinuak lagunduta eta dantzariak dantzatzen diren bitartean, ikuskizunari amaiera emateko.

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2024 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031