Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Laroque konpainia - Helene Weinzierl: Democrazy

Dokumentuaren akzioak

Laroque konpainia - Helene Weinzierl: Democrazy

Noiz 2016/09/24
20:00
Non Bilbo, La Fundición
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

La Fundicion-ek antolatzen duen Dantzaldia jaialdiaren programazio barruan, Laroque konpainiak eta Helene Weinzier-ek Democrazy ikuskizuna eskainiko du. 

Democrazy piezak erabakitzeko autonomiaz ari da, bere fazeta guztietan: demokraziaren, askatasunaren eta gizarte hedonistaren testuinguruan, eta publizitatearekin nahiz botere-egiturei buruzko galdera eta komentario askorekin konbinatuta.

Gora aukeratzeko askatasuna! Egunero hautatu ahal dugu eskura ditugun aukera askoren zerrenda luzean. Errubia ala morena, berdea, gorria edo beltza, telebista ala legez kanpoko deskargak, papaia ala mangoa. Dena dago eskuragarri, posibilitateen kopurua infinitua da.

Imajina ezazu zure erabakia tipula baten bidez irudikatzen dela. Geruza bakoitza aukera bat izango litzateke. Zer gertatuko ote da geruza-aukerak gradualki kenduz gero? Ailegatuko ginateke horrela geure baitako geruza sakonenetaraino? Are garrantzizkoagoa dena, zuritu ahal dugu tipula bat negar egin barik? Nork ezartzen ditu parametroak? Edozein kasutan, zertara dator erabaki bat tipula baten legez deskribatzea? Erabakitzeko libre al gara benetan, ala norbait ari da gure ordez erabakiak hartzen?

Inor ausartuko ote da parametroak auzitan jartzen, horretarako ezarriz erabakia ez dela tipula bat, madari bat baizik? Are gehiago, inor ausartuko ote da erreklamatzen erabakiak gaur egun madari bat direla? Zein izango zen horren efektua gure gaurko demokrazian? Eta, bide batez esanda, tipulak ez al dira madariak?

  • Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Helene Weinzierl
  • Hauen kolaborazioarekin: Helena Arenbergerova, Yuri Korec, Honza Malik, Viviana Escalé
  • Konposizioa eta soinua: Oliver Stotz
  • Argien diseinua: Peter Thalhamer
  • Kontzeptua eta dramaturgia-aholkularitza: Barbis Ruder
  • Interpretazio-aholkularia: Marion Hackl
  • Eremu eszenikoa eta jantziak: Helene Weinzierl
  • Koprodukzioa: ARGEkultur Salzburg
  • Hauen babesarekin: BKA, Stadt Salzburg: Kultur, Salzburg Land Kultur, ERSTE-Salzburger Sparkasse Kulturfonds, ACI Madrid
  • Informazio gehiago: Dantzaldia

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2024 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Azaroa 2024 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Abendua 2024 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031