Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda La Ribot: Pièce distinguée n°45

Dokumentuaren akzioak

La Ribot: Pièce distinguée n°45

Noiz 2018/05/10
20:00
Non Bilbo, Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

La Ribot (Madrid 1962), sorrera koreografikoko artista espainiar berritzaileenenetakoak, Pièce distinguée n°45 pieza aurkezten du maiatzaren 10ean, Azkuna Zentroan. Pieza honetan, Juan Loriente performerrarekin ari da elkarlanean, beste hainbatetan aritu den bezala, hain zuzen, Los trancos del avestruz (1993) lanean eta Oh! Sole lanean 1995ean.

Biak elkarrekin, kolore berdeko belusezko tela batean esertzen dira. Bikote berezia, galaz jantzia; ekitaldia isiltasunean doa aurrera. Arreta eta kontu handiz, La Ribotek bere kidea pintatzen du, eta, gero, bere burua ere bai, bien identitateen arrastorik txikiena ere ezabatu arte. Keinuak egiteari utzi, eta La Ribot eta bere kidea kolore-mantxa bat baizik ez dira izango, erliebe gorri bat belusezko tela baten gainean. ‘Pièce distinguée n°45’ piezan, arteen eta diziplinen artean dauden mugekin jolasten da. Obrako ekintzak pintatzea du ardatz, eta azkenean pinturak erabat estaliko ditu bi antzezleen gorputza, haien giza izaera urtuz, eskultura organikoen moduko zera batean sublimatuz. Azken keinua egin eta handik denbora batera, gorputzak lurrean daude etzanda, pintura haien azalaren eta arroparen gainean gogortzen den bitartean. Pixkanaka-pixkanaka, obra gorputzen gelditasunean murgilduko da, ia estatikoak baitira. Dagoeneko, ikusleak ez ditu antzezleak irrikaz ikuskatzen, margolan bizidun bezalako zerbait baizik.

Pieza hau ez dago ‘Piezas distinguidas’ serieetan inskribaturik, baina urte berean sortutako ‘Another Distinguée’ bosgarren seriearen atarikotzat har daiteke.

La Ribotek 90eko hamarkadaren hasieran garatu zuen kontzeptua da ‘Piezas distinguidas’. Koreografiako formatu berria asmatu zuen, laburtasunean oinarritua, pieza berezi baten iraupena zazpi minututik beherakoa da eta. Piezek titulua eta zenbakia dituzte, eta serie/ikuskizunetan daude antolatuta. Orain arte 53 pieza berezi sortu eta aurkeztu di tu, bost serie/ikuskizunetan: ‘13 Piezas distinguidas’ (1993), ‘Más Distinguidas’ (1997), ‘Still Distinguished’ (2000), ‘PARAdistinguidas’ (2011) eta ‘Another Distinguée’ (2016). Epe luzean, La Ribotek ehun pieza berezi sortzeko asmoa du. Lehen hiru serieen piezak salgai jarri ziren, arte iragankor gisa, eta, beraz, haietako batzuek jabe berezia dute. Panoramix (1993-2003) lanak 1993tik 2000ra arteko lehen hiru serietako piezak biltzen ditu.

Denboraren poderioz, Piezas distinguidas lanaren hasierako kontzeptua adarkatuz joan zen, zuzeneko ikuskizunetik bideo-sorkuntzara (‘Another pa amb tomàquet’, 2002), bideo-instalaziora (‘Despliegue’, 2001) eta liburura (‘La Ribot’, 2004), besteak bestez.

  • Koreografia eta zuzendaritza: La Ribot.
  • Antzezleak: La Ribot, Juan Loriente.
  • Zuzendari teknikoa: Marie Prédour.
  • Jantziak: La Ribot. Jantziak: Laurence Durieux.
  • Produkzioa: La Ribot – Ginebra.
  • Managerra eta zabalkuntza: Paz Santa Cecilia (Magale Prod, Madril).
  • Komunikazioa eta produkzioa: Sara Cenzual.
  • Administrazioa: Gonzague Bochud.
  • Arte bisualaren zabalkuntza: Angel Varela.
  • La Ribotek hauen babesa du: Genevako Udala, Genevako Errepublika eta Kantoia, eta Pro Helvetia – Suitzako Arteen Kontseilua

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2024 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031