Dokumentuaren akzioak
La Macana: Invisible Wires
La Macana Galiziako dantza-konpainia bat da; 2009an eratu zuten Caterina Varela eta Alexis Fernández egile eta antzezleek. Beren lehen lanari esker, Ven, nazioarteko proiekzioko ibilbidea hasi zuten, beren sormenezko jarduna pedagogikoarekin tartekatuta. Izan ere, lan horrek hainbat sari irabazi ditu eta hogei herrialde baino gehiagotan egin dituzte emankizunak.
Invisible Wires dugu beren azken ekoizpena. Julio César Iglesias Ungok zuzendu du, Alemanian bizi den kubatarrak, eta artista-talde zoragarri batek lan egiten du horretan. Proposamen benetan fisikoa da: giro surrealista baten erdian, pertsonaia tormentatuen talde basati bat zentzugabekerian, heriotzan, maitasunean eta oroitzapenetan zehar zamalkatuko da.
- Zuzendari artistikoa: Julio César Iglesias Ungo
- Zuzendari laguntzailea: Caterina Varela
- Antzezleak: Alexis Fernández, Tanja Fridjonsdottir, Niko Hafkenscheid, Janis Heldmann, Jacob Ingram-Dodd, Dymitry Szypura
- Jatorrizko musika eta zuzeneko musika: Niko Hafkenscheid
- Argiztapenaren diseinua: Alfonso Castro
Dokumentuaren akzioak