Dokumentuaren akzioak
La Belle Image konpainiak: Pachamama Coronada
Leioako Umore Azokaren programazio barruan La Belle Image konpainiak Pachamama Coronada lana eskainiko du.
Duela hamazazpi urte, Latinoamerikako musika tradizionalen oso zale ziren musikari ausartez osatutako talde batek fanfarre perfektua lortzearekin egin zuen amets, eta beren musika koreografiatuak beren identitate zeinu bihur zitezen nahi zuten.
Munduaren beste aldean, lautada sutsu eta zapore garratzeko kontinentean, Hegoamerikako musika eta erritmoa sentitzen zuten gorputzek izaki arraroa aurkitu zuten: “Pachamama”. “Pachamama Coronada” honetan, Ama Lurraren koroatzean, La Belle Image konpainiak bidaia horren istorioa kontatzen du. Erritmoak, ñabardurak, tempoa... arrastaka eramaten gaituen ikuskizuna.
- Egilea: La Belle Image, Francis Plisson
- Antzezleak: Julien Bernard, Julien Oury, Vincent Touret, Thierry Jammes, Cédric Thomas, Thbault Collonge, Nathalie Finet, Willy Dubois, Sacha Gillard, Emmanuel Quatrehomme, Vincent Martin, Maxime Lesourd, Johann Fiot.
- Iraupena: 60 minutu

Dokumentuaren akzioak