Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Kukai: Topa

Dokumentuaren akzioak

Kukai: Topa

Noiz 2018/06/28
20:00
Non Legazpi
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da.

Topa bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta. Espazio eszeniko bihurtuko da hiriko esparrua ikusleen laguntzari esker, Umore Azoka Leioa eta Oloteko Sismògraf jaialdien koprodukzio honetan.

Kukai Dantza 2001. urtean sortu zen, Jon Maya dantzari eta koreografoaren eskutik. Errenterian du egoitza eta orduz geroztik sei dantzari berek osatzen dute. Euskal dantza tradizionala abiapuntu duten ikuskizun garaikideak sortzen ditu, eta horiek dira haren nortasun-bereizgarria mundu osoan.

Beren sorkuntzez gain, Tanttaka Teatroarekin egindako ikuskizunak ere dira azpimarratzekoak, baita koreografo gonbidatuekin egindakoak ere, hala nola Cesc Gelabert, Damián Muñoz eta Virginia Garcia, Ione San Martín, Israel Galván edo Marcos Morau.

Euskadiko Ikuskizun Onenarentzako Umore Azoka Saria irabazi dute zenbaitetan. Gainera, 2016an Sari Berezia eman zieten haien ibilbidea aintzat hartzeko.

Brodas Bros konpainia 2006. urtean sortu zen, eta, hasieratik, Pol eta Lluc Fruitós eta Berta eta Clara Pons anaien eta ahizpen bikote biek osatzen dute proiektu guztiak bultzatzen dituen nukleoa. Moldakortasun itzela dute bereizgarri.

  • Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitós
  • Dantzariak: Kukai Dantza (Ibon Huarte, Urko Mitxelena) & Brodas Bros (Lluc Fruitos, Clara Pons)
  • Musika: Jean Phillipe Barrios
  • Jantziak eta espazio eszenikoa: Ikerne Jiménez

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930