Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Kukai: Hnuy Illa...

Dokumentuaren akzioak

Kukai: Hnuy Illa...

Noiz 2014/04/29
18:30
Non Errenteria, Hiria Kulturgunea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

"1937" eta "Otehitzari Biraka" ikuskizunen ondotik, udaberri honetan Kukai Dantza Konpainiak eta Tanttaka Teatroak ikuskizun berria aurkeztuko dute.

Aurreko lanetan hartutako norabidean aurrerapauso bat emango dute, gizakien arteko harremanak oinarri hartuta. Amodioa, desamodioa, bakardadea, erbestea… Poesiak zipriztindutako ikuskizuna izango da. Dantza lengoaia nagusia izanda ere, dantzarien mugimenduak poesia izango du bidelagun. Ez edozein poesia, gainera. Izan ere, Joseba Sarrionandiaren testuak izango dira Kukai eta Tanttakaren ikuskizun berriaren ardatz.

Ikuskizun poetikoa, beraz, dantza eta musika sujerenteen bidez azalduta. Ikuskizuneko musikaren egilea Iñaki Salvador izango da eta koreografoa Jon Maya. Elementu guzti hauekin Mireia Gabilondok osatuko du gidoia eta zuzendaritza.

  • Gidoia eta zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Koreografia: Jon Maya
  • Musika: Iñaki Salvador
  • Poesia: Joseba Sarrionandia
  • Eszenografia: Fernando Bernues
  • Dantzariak: Jon Maya, Alain Maya, Enero Gil, Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Vanesa Castaño eta Nerea Vesga
  • Ekoizpena: Kukai Dantza Konpainia eta Tanttaka Teatroa

Dokumentuaren akzioak

Otsaila 2021 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
Martxoa 2021 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
Apirila 2021 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930