Dokumentuaren akzioak
Kukai: Gelajauziak
Lan berri honek Nestor Basterretxearen Akelarre obra du ardatz eta Cesc Gelabert koreografo famatuaren eskutik, Kukai dantza konpainiak maiatzan hasi eta irailan bukatuko den biraren entseguak San Telmo Museoan egingo ditu.
Nestor Basterretxearen Akelarre obra, Cosmogónica seriearen lehenengoa, erreproduzitu da tamaina handiago batean, 3,5 metro luze hain zuzen, eta horren inguruan egiten dute dantza Errenteriatik datozen Kukaiko dantzariek. Obra honen esanahia, musika eta jantziekin uztartzen da, euskal mitologiaren kondaira eta pertsonaietan oinarritzen baita beste elementuak bezalaxe.
San Telmo Museoko pase eta entseguez gain, iraila bitartean egingo dute estatu mailako bira Gelajauziak ikuskizunarekin. Estreinaldia maiatzaren 16an izango da Leioan, 21:30etan Umore Azokarekin bat eginez, eta hortik aurrera, Hondarribia, Valladolid, Iparraldea, Azpeitia, Bartzelona eta Gipuzkoako beste herri askotatik ibiliko dira ikuskizuna aurkezten.
Dokumentuaren akzioak