Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Kubako Ballet Nazionala: Coppélia

Dokumentuaren akzioak

Kubako Ballet Nazionala: Coppélia

Noiz 2013/11/24
20:00
Non Bilbo, Euskalduna Jauregia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Kubako Ballet Nazionala sortu zenean, 1948an, Coppélia izan zen Alicia Alonsok konpainia berriaren errepertorioa osatzeko hautaturiko lehen tituluetako bat; ospetsua balleteko errepertorio tradizionaleko lanik ospetsuenen artean, 1870eko maiatzaren 25ean estreinatua, Parisko Operan. Konpainiarentzako lehen muntaketa León Fokín-i enkargatu zitzaion eta hark Marius Petiparen jatorrizkoaren bertsio bat ekarri zuen Kubara.

Alicia Alonsok eta Igor Youskevitx-ek hartu zuten obraren ardura, eta 1948ko abenduaren 28an estreinatu zen, Auditorium antzokian (gaur egun, Amadeo Roldán antzokia deritzo). Alicia Alonsok hartu zuen  errepertorio tradizionaleko pieza handiak berriro muntatzeko eta koreografia prestatzeko ardura konpainiaren barruan; berehala ekin zion Coppéliaren koreografia, estiloa eta dramaturgia xeheki lantzeari, eta errotik eraldatu zuen obra. Horretarako, jatorrizko elementuetara jo zuen ahal zuen guztietan —Saint Léon-engandik Petipagana—, irizpide zorrotzak erabili zituen ballet horri dagokion demi-caractère estilo klasikoko kontzeptuak ezartzeko, eta asko zaindu zuen kontakizunaren koherentzia narratiboa. Horrez gainera, koreografia aberastu zuen birtuosismo tekniko handiko uneak sartuz, hala teknika akademiko hutsaren erakustaldietan nola karaktereko edo demi-caractèreko dantzetan.

Dokumentuaren akzioak

Ekaina 2018 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031