Dokumentuaren akzioak
Kriskitin dantza taldea
Kriskitineko dantzariek Durangoko kale eta plazetan egingo dute dantzan taldeko txistulariak eta Zornotzako Udazken taldeko dultzaina joleak lagun dituztelarik.
Eguerdiko 12:00etan talde argazkia egingo dute merkatu-plaza osteko gunean, eta gero Goienkalen gora abiatuko dira. Kale amaieran izango da lehen ekitalditxokoa. Ondoren Ezkurdiraino joango dira kalejiraneta han hainbat dantza egingo dituzte. Hirugarren dantza-gunea Liburu eta Disko Azoka ondoko plaza izango da. Amaitzeko berriz, Andra Marin dantzatuko dute.
Hainbat belaunalditako partaideak izango dira plazan; 5 urtekoetatik hasi eta 60tik gorakoak arte. Txikitxoenak lehen aldiz irtengo dira,
Durangaldeko dantzetatik hasi eta Nafarroarainoko dantza-bidaia egingo dute Iparraldetik bueltan; dantzari-dantza, Lantzeko zortzikoa, Otsagabiako dantzak, Ostalertza, Marianak eta Egi egingo dituzte besteak beste.
Argazkia: Kriskitin dantza taldea
Dokumentuaren akzioak