Dokumentuaren akzioak
Kresala Dantza Taldea: Haize Hegoa
Kresalak Haize Hegoa etorkizuneko emanaldia eskainiko du. Sormen berriko obrei, eta enblematiko diren piezei begirada berri bat emango die, proposamen berezian. Bi zatiz osatutako dantza egitarau baten gaua da: gaua eta egunaren artekoa bezala, iparra eta hegoa, beltzak eta zuriak, edota ilargiaren bi aldeak.
Lehenengo zatian, “Zeruko” drama koreografiko astrala aurkeztuko dute, ozeano Atlantikoko haize eta itsasoa hartzen duen obra nordikoa. Aldiz, bigarren zatian, “Kulunka” esanguratsua burutuko dute, Europa meridionaleko hego-haizea duen mediterranear izaerakoa, errepika ezina izango den gau iradokitzailean. Azken batean, “Haize Hegoa” obrak dantzaren ikuspegi berritu bat uztartzen du: dramaturgiak eta poetika bisualak, preklasikoko dantza-moldeak txirikordatuz, diziplina eszenikoari zentzu berri bat ematen diona. Eginkizun honek azken 50 urteak bete dizkiete, betiereko jarduera kritikoan eraikitako euskal ondare koreutiko berri baten birsorkuntzarekin.
Dantza egitaraua
I. ZERUKO: Beltxarga - Faunoak - Babilonia - Bufoiak - Janto - Agotak - Hiru damatxo - Ageda - Khantoria - Zelaia - Ternua - Errautsak
II. KULUNKA: Loa loa - Sehaska - Mutil - Argia - Minuetoa - Zesta punta - Rodchenko - Ioiak - Maitianun zira - Habanera - Keinuka - Pausobikoa
- Zuzendaritza artistikoa eta eszenikoa: Faustino Aranzabal
- koreografia: Faustino Aranzabal, Gene Yurre (Minuetoa), Xabier Arregi-Pako Sexmilo (Ioiak), Myriam Pérez (Loa loa, Maitia nun zira)
- Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal, Ramon García, Clara Munoa
- Musikariak: Alberto Murua (gitarra), Pili Zaldua (akordeoia), Ane Sobreviela (biolina)
Dokumentuaren akzioak