Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Korrotik pikutara: Euskal dantzaren historia bat dantzaren bidez kontatua

Dokumentuaren akzioak

Korrotik pikutara: Euskal dantzaren historia bat dantzaren bidez kontatua

Noiz 2019/02/22
20:00
Non Gasteiz, Oihaneder
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

SOKA, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren testuinguruan, Gari Otamendik eta Oier Araolazak euskal dantzaren historia bat kontatu eta gorpuztuko dute,  hitzaldi-dantzatu moduan aurkezten den ekitaldi honetan. Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte. Taldetik indibidualera, borobiletik dispertsiora, korrotik pikutara joan omen dira aldatzen gure ohiko dantzak. Ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkezten dute, historia kontatu eta dantzatu bat beraz.

Gari Otamendi dantzaria eta musikaria da. Añorgako Arkaitz eta Donostiako Argia dantza taldeetako dantzaria da, Dantzan.eus-ko kidea da, Gipuzkoako Dantzagunean egiten du lan, eta hainbat musika, bertso eta dantza talderekin jotzen du arrabita. Estreinatu berri den Dantza filmako protagonistetako bat da.

Oier Araolaza Haritz taldean ikasi zuen zenbait urtez, eta gaur egun Kezka eta Argia taldeetan aritzen da. Dantzan.eus webguneko editorea ere bada, baita Euskal dantza liburuaren egilea ere (Etxepare, 2012). 2010etik Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da eta gaur egun, EHUko ikerlaria da; dantza eta generoari buruzko tesia egiten ari da. Estreinatu berri den Dantza filman parte hartu du.

Dokumentuaren akzioak

Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Azaroa 2019 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
Abendua 2019 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031