Dokumentuaren akzioak
Kukai: Komunikazio Inkomunikazioa
Noiz |
2013/04/20
20:00 |
---|---|
Non | Errenteria, Errenteria Hiria Kulturgunea |
Hitzordua egutegira gehitu |
vCal iCal |
Ikuskizun honetan, hitzetara ekarri nahi dugu hitz bihurtzerik ez dagoena. Edo sentigaitz dena sentitu nahi dugu, edo imajinatu ezin dena imajinatu. Agertokia pertsona desberdinek elkarrekin topo egiteko eta bat ez etortzeko leku bat da; hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzte. Egote-Izate, horretarako; hitza, mugimendua, begirada, kantua, tresna bat edo bi, dantza-pauso batzuk, isiltasuna, gertatzen ari den guztia behatzea.
Eta egitasmo hori, berriz ere, Mikel Laboak irakatsi zigun zerbaitetatik sortzen da: espazio ireki batean jolas egitetik, non ideia eta bizipen desberdinek baitute lekua. Komunikazioa-inkomunikazioa lanean bezala, han galdu nahi dugu arakatzen hasteko. Ez da omenaldi bat, jolasean jarraitzea da, berarekin ikasi genuen jolas batean.
Egileak: Mireia Gabilondo, Jon Maya
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Koreografia: Jon Maya
Koreografo gonbidatua: Jone San Martin
Musika: Mikel Laboa
Argiztapena: Xabier Lozano
Jantziak: Ana Turrillas
Irudiak: Acrónica produkzioak
Audio diseinua: Xabier Erkizia
Interpreteak: Aitor Beltran, Miren Gaztañaga, Miren Gaztañaga, Eneko Gil, Helena Golab, Ibon Huarte, Alain Maya, Urko Mitxelena, Iñaki Telleria, Nerea Vesga.
Kolaborazioa bereziak: Israel Galván, Kepa Artetxe.
http://vimeo.com/60548496
Dokumentuaren akzioak