Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Kanpai: Sayonara Baby

Dokumentuaren akzioak

Kanpai: Sayonara Baby

Noiz 2019/02/07
19:30
Non Bilbo, Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Sayonara Baby asiar jatetxean, elkarreraginean dihardute hainbat pertsonaia aldakor eta askotarikok, egoera absurdo eta deliranteak sortuz elkarreragin horren bidez. Ezerk ez du zentzurik, itxuraz, baina denak jarraitzen du bere bidea.

«Koreografiari nahiz dramaturgiari dagokienez, absurdoaren antzerkia dugu inspirazio-iturri, baita estetika postmodernoa eta intentsitate biziko hizkuntza darabilten zinemako erreferentziak ere», diote Kanpai taldeko kideek.

Sayonara Baby ikuskizunak ongi egokitzen ez diren zenbait pertsonaia erakusten dizkigu: gizartean beren tokia aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonaiak. «Beren indargune nahiz ahuleziekin zeharo liluratzen, limurtzen eta hunkitzen gaituzten pertsonaiak azaltzen ditugu».

Bakarrik dauden pertsonak, umezurtzak, maitasunerako gaitasunik ez dutenak, errealitatean eraginik txikiena sortzeko ahalmenik gabeak (beti beste nonbait, haren helmenetik kanpo).

Sayonara Baby giza izatearen mapa bat da, hura osatzen duten pertsonen mapa bat. Haien arteko desberdintasunak, bitxikeriak, muturrak, ohiz kanpotikoa du ardatz.

  • Konpainia: Kanpai
  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Natalia de Miguel eta Jorge Jauregui Allue
  • Sorkuntza eta antzezpena: Mikel Aristegui, Niko Hafkenscheid, Jorge Jauregui Allue eta Natalia de Miguel
  • Jatorrizko musika: Niko Hafkenscheid
  • Argiak: Gabriel Punzo
  • Ekoizpena: Kanpai
  • Diru-laguntza eman duena: Eusko Jaurlaritza
  • Koprodukzioa: Bilbao Eszena
  • Laguntzaileak: Pabellón 6, Urduliz Kultur Etxea

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2022 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
Urria 2022 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Azaroa 2022 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930