Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Jo Strømgren Kompani: The Ministry of Unresolved Feelings

Dokumentuaren akzioak

Jo Strømgren Kompani: The Ministry of Unresolved Feelings

Noiz 2024/11/15
19:30
Non Gasteiz, Felix Petite
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
*Gasteizko 2024ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Strømgren (1970) egile benetan ospetsua da bere herrialdean, Norvegian, non 150 dantza-piezatik gora sortu baititu. 64 herrialde baino gehiagotan eman izan dira haren lanak, baita Espainian ere; Madrilgo Udazkeneko Jaialdian, esaterako, sarritan programatzen dute.

Buster Keaton dakar gogora The Ministry of Unresolved Feelings lanak, umorea lanabes hartuta. Dantzak eragin al dezake barre-algara? Bada, Jo Strømgren koreografoaren pieza hau ikusi ondoren, ezin izango dugu baiezkoa baino erantzun.

Bertan, Keaton bera bezala, dantzariak interpretatzen dituzten pertsonaiak mutuak dira. Dantza besterik ez dute egiten (umore biziz, hori bai). Esatari baten ahotsak zenbait pazienteren kasuak aurkeztu eta azalduko ditu, eta Ministerioko goi-kargudun batek funtzionarioek ohi duten manera lehor eta burokratikoan erantzungo dio bakoitzari, pazienteek kasetean dakartzaten musika-pieza ezagunen erritmoan. Hogei agerralditan, Strømgrenek erakutsiko digu dantzak eta musikak munduko zigorrak arintzeko balio dezakeela.

  • Artistak: GöteborgsOperans Danskompani, Henriette Hamli, Jakub Medrzycki, Nora Svendsgård, Ellen Lindblad, Jon Filip Fahlstrøm, Mikael Rønne, Angela Dematté, Iannes Bryulant, Ian Ancheta, Anna Andresen, Malika Barley.
  • Koreografia, testua, eszenografia-diseinua, argitazpena eta soinua: Jo Strømgren
  • Jantzien diseinua: Bregje van Balen

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930