Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Janet Novas: Mercedes máis eu

Dokumentuaren akzioak

Janet Novas: Mercedes máis eu

Noiz 2020/12/17
20:00
Non Bilbo, Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Janet Novás artista eta Mercedes Peón musikagilea lankidetzan aritu dira guztiongan sentikorra denari buruzko proposamen eszeniko ezti honetan. Elkarrekin, euren "dantzaren eta musikaren" artean dauden eta finkatzen diren harreman partikularrak aztertu dituzte.

Instrumentuen, oroitzapenen, abestien eta dantzen artean latentzia-egoera desberdinetako kontzeptuak azaleratzen dira. Eduki sozio-politiko handiko horietako batzuk materialetan agertzen dira, musika "objektuetatik" hasi eta dantza edo biografia objektuetara; kontzeptu somatikoak edo esperientzia kuantikoak diren beste batzuk pultsu, erritmo eta tonuetan, ahots eta dinamiketan, isiluneetan, formetan agertzen dira. Mercedes máis eu kolektiboari begira dago, inondik ere arketipikoak ez diren ikuspegi eta sentsibilitateetatik. Pieza, femeninoan, irudi oroitarazlez eta koadroz zatitutako dantza-musika hibridoa da, arkitektura edo esparru ezberdinetan bizitzeko aukera emanez, eszena arlokoetatik museo arlokoak direnetara bitartean. 

Sortzaileen arabera, Mercedes máis eu definitzeko desiraz hitz egin behar da ezinbestean. Desira horrek arrazoiak aurkitzen ditu lehen topaketatik harago proiektatzeko, eta ber-elkartzea, elkarrizketa, esperientzia, afektua eta abar bilakatzeko. Proiektua zeharkatuz eguneratzen den desira horretan jarraitzea topaketa bakoitzean gertatzen zaiguna azpimarratzea da. Baina, era berean, bada geurea duguna eta guztiona dena miatzea ere, subjektuaz eta lurraldeaz harago dagoena. Desioarekin eguneratzen den memoria edo artxibo bizi hori, geure immanentziatik bereizten gaituena».

 

  • Zuzendaria: Janet Novás
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Mercedes Peón eta Janet Novás
  • Laguntza artistikoa: Ricardo Santana eta Pablo Esbert
  • Musika-konposizioa, kontzeptua eta letrak: Mercedes Peón
  • Mugimenduko laguntza: Victoria P. Miranda
  • Argiztapenaren diseinua: Cristina Bolívar
  • Soinua: Ezequiel Orol
  • Jantziak: Juanita Rodríguez
  • Produkzioa: Adriana Reyes
  • Koprodukzioa: Madrilgo erkidegoa
  • Laguntzaileak: Centro Danza Canal, Graner Centro de Creació, Sede Losdedae.

Dokumentuaren akzioak

Abuztua 2021 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
Iraila 2021 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
Urria 2021 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031