Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Jacopo Jenna: Some Choreographies

Dokumentuaren akzioak

Jacopo Jenna: Some Choreographies

Noiz 2024/11/21
19:00
Non Bilbo, AZ Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

 

2024ko Dantzaldia jaialdiaren egitarauaren barne. 

Jacopo Jenna koreografo, interprete eta zinemagileak "Algunas coreografías" ikuskizuna aurkezten du.

Dantza eta koreografia ardatz dituen ikerketa batean oinarritua, dantza eta koreografia harturik gorputza mugimenduen arabera birplanteatzeko testuinguru performatiboak sortzen dituzten praktika hedatu modura.

Sinopsia:

“Algunas coreografías”¿lanak Ramona Caia dantzariaren eta dantzako zenbait estilotako bideoen bilduma zoragarri editatu eta birlandu baten arteko elkarrizketa du ardatz. Sekuentzia azkar batean elkartutako hainbat pasarteren prozesu mimetiko batean garatzen da koreografia; zinemak eta Internetek erakusten duten dantzaren eta performancearen historiatik azalera atera dira pasarte horiek, materia zinetiko sentikor baten bila. Irudi horietan erretratatutako gorputza gorpuzten, eraldatzen, konektatzen eta taxutzen du dantzariak, haren dinamikak, askatasuna eta berehalakotasun linguistikoa ikuspegi neutral batetik aztertuz, irudimena koreografia zehatz baten exekuzioan deserrotuz. Zuzeneko emanaldiaren eta pantailako dantzaren arteko lotura ikertzen duen metakoreografia bat da muntaia.

Bigarren zatian, Roberto Fassone artistaren jatorrizko bideo batek koreografia bisualen hurrenkera bat erakusten du. Paisaia sinboliko bat, giza arrastorik gabea, eszenan ari den gorputzarekiko erlazioa bilatzen duena eta dantzaren materia ukiezinari buruzko gogoeta egiten duena.

Fitxa artistikoa:

  • Kontzeptua, zuzendaritza eta bideokoreografia: Jacopo Jenna
  • Kolaborazioa eta dantza: Ramona Caia
  • Kolaborazioa eta bideoa: Roberto Fassone
  • Jatorrizko soinua: Francesco Casciaro
  • Zuzendaritza teknikoa eta argiak: Mattia Bagnoli
  • Jantzien diseinua: Eva di Franco
  • Antolaketa: Luisa Zuffo
  • Produkzioa: KLM – Kinkaleri
  • Koprodukzioa: Centrale Fies, Azienda Speciale Palaexpo Mattatoio | Progetto PrendersiCuraren laguntzarekin

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930