Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Iztuetari buruzko erakusketa

Dokumentuaren akzioak

Iztuetari buruzko erakusketa

Noiz 2017/11/16
17:00
Non Zaldibia, Karreane Kultur Etxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Juan Inazio Iztueta jaio zela 250 urte beteko dira azaroaren 29an. Bera eta bere lana oroitzeko eta omentzeko asmoz, Iztueta elkarteak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Zaldibiako Udalak hainbat ekintza antolatuko ditu. Sorterrian egingo zaion bosgarren omenaldia azaroaren 16tik 29ra luzatuko da. Bitarte horretan, Iztueta Elkarteak antolatutako Iztuetari buruzko erakusketa egongo da ikusgai Zaldibiako Karreane Kultur Etxean.

  • Iztuetari buruzko erakusketa azaroaren 16tik 29ra, Zaldibiako Karreane Kultur Etxean. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era. Azaroak 18 (larunbata) eta azaroak 26 (igandea): 10:00etatik 12:00etara.
  • Azaroak 16, Jose Inazio Antsorena ‘Piter’-en hitzaldia. ‘Juan Inazio Iztueta: bizarra urdina, baina txit arina’. Aitor Furundarenak soinuarekin lagunduko dio. Dantzariak: Miren Nazabal eta Oinatz Martinez. 19:00etan Zaldibiako Karreane Kultur Etxean.
  • Azaroak 18, Iztuetaren testuen irakurketa ibiltaria Zaldibian zehar: Mugertza, Zubiondo, plaza, Madalenane eta Txamarretxe zeharkatuko dira, 12:00etan hasita. 18:30ean, Zaldibiako lehengo eta oraingo dantzarien saioa Resti frontoian.
  • Azaroak 23, Gerardo Elortza historialariaren hitzaldia 18:30ean, Zaldibiako Karreane Kultur Etxean. ‘Iztuetaren garaia eta lanak’.
  • Azaroak 26, Donostiako, Zaldibiako eta Goierriko txistularien, eta Euskal Dantzarien Biltzarrak gonbidatutako dantzarien saioa, Zaldibiako plazan 12:00etan.
  • Azaroak 29, hainbat herritan dantza saio bereziak egingo dira 18:30ean. Oraingoz baieztatutako herriak: Zaldibia, 18:30ean, Iztueta plazan.

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
Azaroa 2018 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930