Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Iruñaldia: Duguna Iruñeako dantzariak + Broken Brothers Brass Bans

Dokumentuaren akzioak

Iruñaldia: Duguna Iruñeako dantzariak + Broken Brothers Brass Bans

Noiz 2024/11/18
20:30
Non Iruñea, Udaleko plaza
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

*2024ko Iruñaldia jaialdiaren barne.

Artistak: Duguna Iruñeako dantzariak, Broken Brothers Brass Bans, Sustrai Colina, Sarai Robles

Duguna – Iruñeko dantzariak taldea 75. urteurrena ospatzen ari da urte honetan zehar. Horregatik, Iruñaldiaren zabalera-ekitaldia eskaintzera datorkigu. Sormen berezi bat, aurreko hilabatetan plazaratu duen esperimentazioaren ildo beretik. Honetan, dantza, musika eta bertsolaritza uztartzen dira. Dugunaren dantzarekin batera, Broken Brothers Brass Bandek erritmoa jarriko du eta Sustrai Colinak eta Sarai Roblesek bertsoak. Hiru diziplina bat eginez, bide berritzaileak zabaldu nahian.

75. ospakizunen baitan, joandako apirilean halako esperimentua egin zuten Dugunako dantzariek, Zazpiko Handia Brass Bandak eta Oihana Iguaran eta Sustrai Colina bertsolariek. Euskal zortzikoaren jatorriari buruz hainbat eztabaida izan dira. Eztabaida horietako batean Karlos Sanchez Ekiza txistulari eta etnomusikologoak iradoki zuen dantzarien eta bertsolarien zortzikoa ez ote ziren gauza bera. Soka horri tiraka sortu zituzten Dugunakoek haien Sanferminetako trokeo-dantzak eta bertsolariekin zortzikoetan jolas egitea izan zen apirileko emanaldi haren helburua. Zazpiko Handia Brass Bandak kolore berezia eman zien doinuei eta bertsotarako oinak, bertsolariei. Jolaserako aitzakia hau ekarri nahi izan dugu Iruñaldiko Udal Plazako inaugurazio ekitaldi honetara."

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Maiatza 2026 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031