Dokumentuaren akzioak
Iron Skulls: No sin mis huesos + Kintsugi
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Iron Skulls Co. konpainiak No sin mis huesos eta Kintsugi dantza ikuskizunak aurkeztuko ditu.
No sin mis huesos
Dantza osagai bateratzaile bezala, lotura eta idealen defentsa bezala. Mediterraneoan, kristau, arabiar eta judu kulturak utzitako ondareak Sufi dantza, Hava Nagila eta espainiar dantza tradizionalaren bidez gure iraganera bueltatzen gaitu. Iron Skulls Co konpainiak,iragan historikoa bere ikuskizun berriarekin elkartzeko helburuarekin, XXI. mendean nabarmen diren estiloen aniztasuna. Kale-dantzak, contact eta Butoh dantzekin bat egiten dira No sin mis huesos ikuskizun paregabea sortzeko, iraganetik parteko bidaia eginez orainaldia ulertzeko.
- Zuzendaritza eta koreografia: Iron Skulls Co.
- Dantzariak: Adrián Vega, Facu Martín, Luis Muñoz, Diego Garrido, Anna Sagrera, Moisés "Moe", Héctor Plaza "Buba"
- Musika: Willy Barleycorn
- Argiztapena: Óscar Gonzalez
- Iruapena: 50 minutu
Kintsugi
Kintsugi du izena urrea erabiliz objektuak konpontzeko XV. mendeko teknika japoniar batek, zeinaren filosofiaren arabera, arrakalak eta konponketak objektu baten historiaren parte baitira eta ez baitira ezkutatu behar. Objektua edertu behar dute, agerian utziz eraldaketa eta iragana. Hizkuntza berrietan eta higiduraren mugetan interesaturik, Iron Skulls Co teknikaren, edertasunaren eta inperfekzioaren arteko loturaren bila abiatzen dira boskote gisa, dantzaren bitartez.
- Zuzendaritza: Iron Skulls Co
- Koreografia eta dantzariak: Adrián Vega, Moisés "Moe", Héctor Plaza "Buba", Diego Garrido, Facundo Martín
- Iraupena: 15 minutu
Dokumentuaren akzioak