Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Ion Munduate: Play, Work eta Sport

Dokumentuaren akzioak

Ion Munduate: Play, Work eta Sport

Noiz 2021/02/08
10:00
Non Gasteiz, Artium
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Dantzan Bilaka 2021: "Play, Work eta Sport" tailerra, Ion Munduaterekin.

Play, work eta sport hiru modu subjektibo dira, beti erabili izan ditudanak gorputz baten mugimendua hautemateko unean. Mugimendu asko, xumeak izan arren, ez dira deskribapenak harrapatuta geratzen. Mugimendu bakoitza kontra-mugimendu batean oinarritzen da, edo mugimendua berreskuratzean “konpentsazio” edo “arnasketa” bat gertatzen da, eta horrek sortzen du bere bolumena.

Tailerrak bi helburu nagusietara hurbildu nahi du:
Lehenik, parte-hartzaileen arteko topaketa fisiko bat sortzea, ariketa fisikoak eta espazio-ariketak eginaz bestearen pertzepzioan eta mugimendu beraren parte izatearen kontzientzian. Gauza bera da bestea eramatea eta norbera eramana izatea. Mugimenduaren motorra izatea edo periferikoa izatea.
Tailerraren bigarren zatian, egunero, konposizio-ariketa praktiko bat proposatzen saiatuko naiz, eta, horretarako, sarrera bat egingo dut, hitz eginez, testu bat irakurriz edo bideo bat ikusiz. Ideiak, pertsonak, objektuak, ekintzak eta horiek gertatzen diren espazioaren antolaketa erlazionatzeko estrategiak praktikoki landuz.

DATAK ETA ORDTUTEGIAK:
Otsailak 8, astelehena: 10:00-15:00
Otsailak 9, 10, 11: 9:00h-14:00

  • NORI ZUZENDUA: sorkuntza, ekintza, mugimendu eta koreografia prozesuetan aldez aurretik esperientzia duten pertsonei zuzendua.
  • PLAZA MUGATUAK: DB programan parte hartzen duten partaideez gain, 6 plaza irekitzen dira.
  • IZEN-EMATEAK: Idatzi info@addedantza.org helbidera.
  • PREZIOA: 50 €
  • EPEA: 2021eko urtarrilaren 25etik otsailaren 4ra.

Dokumentuaren akzioak

Abuztua 2021 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
Iraila 2021 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
Urria 2021 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031