Dokumentuaren akzioak
Ion Munduate: Play, Work eta Sport
Dantzan Bilaka 2021: "Play, Work eta Sport" tailerra, Ion Munduaterekin.
Play, work eta sport hiru modu subjektibo dira, beti erabili izan ditudanak gorputz baten mugimendua hautemateko unean. Mugimendu asko, xumeak izan arren, ez dira deskribapenak harrapatuta geratzen. Mugimendu bakoitza kontra-mugimendu batean oinarritzen da, edo mugimendua berreskuratzean “konpentsazio” edo “arnasketa” bat gertatzen da, eta horrek sortzen du bere bolumena.
Tailerrak bi helburu nagusietara hurbildu nahi du:
Lehenik, parte-hartzaileen arteko topaketa fisiko bat sortzea, ariketa fisikoak eta espazio-ariketak eginaz bestearen pertzepzioan eta mugimendu beraren parte izatearen kontzientzian. Gauza bera da bestea eramatea eta norbera eramana izatea. Mugimenduaren motorra izatea edo periferikoa izatea.
Tailerraren bigarren zatian, egunero, konposizio-ariketa praktiko bat proposatzen saiatuko naiz, eta, horretarako, sarrera bat egingo dut, hitz eginez, testu bat irakurriz edo bideo bat ikusiz. Ideiak, pertsonak, objektuak, ekintzak eta horiek gertatzen diren espazioaren antolaketa erlazionatzeko estrategiak praktikoki landuz.
DATAK ETA ORDTUTEGIAK:
Otsailak 8, astelehena: 10:00-15:00
Otsailak 9, 10, 11: 9:00h-14:00
- NORI ZUZENDUA: sorkuntza, ekintza, mugimendu eta koreografia prozesuetan aldez aurretik esperientzia duten pertsonei zuzendua.
- PLAZA MUGATUAK: DB programan parte hartzen duten partaideez gain, 6 plaza irekitzen dira.
- IZEN-EMATEAK: Idatzi info@addedantza.org helbidera.
- PREZIOA: 50 €
- EPEA: 2021eko urtarrilaren 25etik otsailaren 4ra.
Dokumentuaren akzioak