Dokumentuaren akzioak
Iñaki Irigoien: Honela dantzatzen dira emakumeak Bizkaian
Euskal Museoak “Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz” erakusketa ardatz duen otsaileko egitarau betea aurkezten du eta otsailaren 24an itxiko da erakusketa.
Igandean bertan, Lekeitioko Etorkizuna Dantza Taldeak egindako “Eguzki dantza” emakumeen aurreskua eskainiko du.
Dantza emanaldiaren aurretik “Honela dantzatzen dira emakumeak Bizkaian 1529-1949” ikerketa aurkeztuko du haren egileak, Iñaki Irigoienek; dokumentuetan oinarrituta, lan horrek emakumeek euskal dantzetan XVI. mendeaz geroztik izandako parte-hartze aktiboa aldarrikatzen du.
Iñaki Irigoienen “Honela dantzatzen dira emakumeak Bizkaian 1529-1949” ikerlana eskuko argitalpen txiki batean dago eskuragarri, baita ekitaldia antolatzen diren erakundeen webguneetan ere: www.dantzanet.net eta www.euskal-museoa.eus.
Dokumentuaren akzioak