Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Iker Gomez: Zisne eguna antzokian

Dokumentuaren akzioak

Iker Gomez: Zisne eguna antzokian

Noiz 2020/11/26
19:00
Non Bilbo, Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Iker Gómez euskal koreografoak "Un día Cisne en el Teatro" aurkeztuko du, dantzaren bidez gizarte balioak eta bizikidetza sustatzen dituen proiektu eszenikoa. Pieza hau ‘Cisne proiektuaren’ barruan dago; teknologia berriak publiko-komunitateekin konektatzeko tresna pedagogiko gisa erabiltzen dituen lan berritzailea da.  

Nowhere Theater | Cía. de Danza Iker Gómez konpainiak garatu du proiektua, irakasle espezializatu talde batekin batera, eta hiru zati ditu: eskola-komunitateari zuzendutako dantza eta sormen tailerra, koreografia-erakusketa, eta Web 2.0ren bidez online tresna pedagogiko bat aurkeztea, dantza bistaratzeko eta ikusle orori hurbiltzeko helburuarekin. 

"Un día Cisne en el Teatro" hiru zatitan banatutako tailer-ikuskizun formatuan garatuko da, ikusleen komunitate ezberdinek aktiboki parte hartuz. Alde batetik, proiektuaren 2.0 webgunea, dantzaren inguruko edukiak eta joko interaktiboak eskuratzeko aukera ematen duena. Bestetik, mugimenduaren praktika eta memoria koreografikoa, dantzaren bidez sormena garatzeko abiapuntu gisa. Atal honetan, artistak koreografia zehatz bat ikastera gonbidatzen ditu parte hartzaileak, memoria koreografikoaren kontzeptuarekiko sarrera gisa. Eta hirugarrena,"Un día Cisne en el Teatro" antzezlana agertokian antzeztean zentratua, entzuleen, piezako interpreteen eta koreografoaren arteko solasaldiarekin batera.

Ikuskizun pedagogikoa, berritzailea eta egungo garaietara egokitua. 

NOWHERE THEATER | Cía. de Danza Iker Gómez: Iker Gómez euskal koreografoak 2007an eratua, sorreraz geroztik konpainiak iraupen luzeko sei ekoizpen eszeniko egin ditu guztira. Ekoizpen horietako hiru Antzerki Alternatiboen RED Sareko Dantza Zirkuitu Nazionalerako hautatu izan dituzte, eta horri esker Konpainiaren lana egungo panorama eszenikoko garrantzitsuenetako bat da. Konpainiak hainbat jaialdi garrantzitsutan hartu du parte, hala nola, Temporada Alta, BAD jaialdia, MOV-s jaialdia, LOLA jaialdia eta EN-tránsito jaialdia, baita Frantzian, Italian, Mexikon, Serbian, Brasilen, Errusian, Bulgarian edo Grezian ere, besteak beste. Duela bost urtetik, konpainiaren lan-ardatza dantza bistaratzeko eta dantzara hurbiltzeko proiektuak sortzea da, orobat dantzaren bidez sor daitekeen ezagutza izugarria zabaltzea.

Fitxa artistikoa

  • Jatorrizko ideia eta koreografia: Iker Gomez
  • Dantzariak: Ruben Cobas eta Xana Llaneza
  • Teknikaria: David Sanchez
  • Web 2.0 diseinua: Digital Video Dance Art

Dokumentuaren akzioak

Maiatza 2021 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Ekaina 2021 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Uztaila 2021 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031