Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Ibon Salvador: BLUR #1 / Joseph Simon: Pseudo-chameleon

Dokumentuaren akzioak

Ibon Salvador: BLUR #1 / Joseph Simon: Pseudo-chameleon

Noiz 2019/03/07
19:30
Non Bilbo, Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Ibon Salvador eta Joseph Simon artistek BLUR #1 eta Pseudo-chameleon aurkeztuko dute, dantza garaikideko egonaldian Azkuna Zentroan eta Dansateliers Rotterdam zentroan egin duten lanaren emaitzak, Holandako dantza garaikidea sortzeko eta erakusteko zentroarekin elkarlanean eta trukean aritzeko egindako akordioari esker sortuak. Koreografoek Bilbon aurkeztuko dituzte piezak, otsailean Herbehereetako Dantza Garaikideko Moving Futures Festival 2019 jaialdian eszenaratu ondoren.

Ibon Salvador: BLUR #1

BLUR #1 bakarkakoa sortzeko proiektuaren abiapuntuan, gorpuztasun garaikidea jartzen da auzitan. Horretarako, kontzeptu-praktika honetan oinarritzen da: dantzariaren irudia hein batean edo erabat desegitean. Horrek galdera bat ekartzen du berehala, eszenan kokatzen den gorputzari buruz eta hura aurkezteko (edo ez aurkezteko) moduei buruz, bistaratzeko (edo ez bistaratzeko) moduei buruz.

  • Kontzeptua, Koreografia eta performancea: Ibon Salvador
  • Ko-zuzendaritza: Luciana Chieregati
  • Argien diseinua: Leticia Skrycky
  • Irudia-imaginazioa: Camila Téllez
  • Soinu sorkuntza: Leticia Skrycky
  • Jantziak: Coletivo Qualquer
  • Musika: conSorgo (Myriam RZM) eta El mejor Cumpleaños (tema original de Carmen Sandiego)
  • Ekoizpena: Azkuna Zentroa, Dansateliers Rotterdam eta Asociación Artístico Cultural Luciérnaga
  • Esker onak: Karlos Martinez B, Kim Hoogterp, Eduardo Zallio, Joseph Simon

 

Joseph Simon: Pseudo-chameleon

Pseudo-chameleon dantzak berezkoak dituen hizkuntza guztien ezaugarriak hautemateko modua ikertzen duen proiektua da.

Simonek dantzaren eta mugimenduaren hainbat hizkuntza ikertzen ditu, gorputz beraren bidez, etengabe ikasiz, bai dantza urbanoekin, bai mugimendu garaikideekin. Dantza garaikidea ikasitako break dance dantzaria delarik, herrialde ugaritan bizi izan da, eta lau hizkuntzatan baino gehiagotan hitz egiten daki.

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2020 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Urria 2020 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30