Dokumentuaren akzioak
Hybrid: Rhythm & Dance
Mokoto Hirayama dantzari eta koreografa japoniarrak zuzentzen du Hybrid proiektua, bere dantza-konpainia Oreka TX musika-taldearekin eta Ainu Emi Toko etniako abeslariarekin batzen dituena.
Ikuskizunak, dantzaren sustraien eta txalapartaren bitartez sortutako erritmoen arteko esplorazioaren eta esperimentazioaren emaitza eskaintzen du. Artista eta jakintzagai desberdinen artean zubi-lana egiten duen lankidetza.
Emaitza arte-amalgama da, Eurasiako mutur banatako bi herritako sustraiak abiapuntutzat harturik eraikitzen dena eta, muinean, koreografa japoniarrak sortutako mugimendu fisikoa duena.
- Koreografia: Motoko Hirayama
- Dantzariak: OBA, Kenta Kojiri, Mayumi Minagawa, Yuki Nishiyama, Ryu Suzuki y Motoko Hirayama
- Abeslaria: Emi Toko
- Musika: Harkaitz Mtnez de San Vicente, Mikel Ugarte, Mixel Ducau, Juanjo Otxandorena, Iñigo Egia
- Sarrera: 8€ - 30€.
Dokumentuaren akzioak