Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Hitzaldia: Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteria

Dokumentuaren akzioak

Hitzaldia: Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteria

Noiz 2018/02/02
19:00
Non Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Hitzaldia: Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteria

Kaskarota taldea Beskoitzen, 2003. Argazkia: Thierry Truffaut

Inauteri garaian bete-betean sartuta gauden honetan Lapurdikoei leihoa irekitzea pentsatu dugu Dantzan Ikasin. 60. hamarkadan galtzear egon ostean, haien berreskuratze lanetan zerikusi handia izan zuen Thierry Truffaut ekarriko dugu gurera inauteri eder hauez hitz egitera.

Hitzaldia: Lapurdiko inauterien lehena eta oraina, kontserbazioa eta modernizazioa

  • Hizlaria: Thierry Truffaut
  • Data: otsailak 2, ostirala
  • Ordutegia: 19:00 – 21:00 
  • Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta kalea, 9, Donostia) 
  • Sarrera: Dohain*

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

Lapurdiko inauterien lehena eta oraina, kontserbazioa eta modernizazioa

kaskarotak Ustaritzen
Kaskarotak Ustaritzen, 2007. Argazkia: Thierry Truffaut

Testu zaharren berri emanez hasiko du lau atal nagusi izango dituen hitzaldia Truffautek. Besteak beste Ostegun gizeneko idien entzierroak, inauterien heriotza eta San Pançar (zanpantzar), maskak eta eske errondak eta dantzari taldeak (kaskarotak eta segizioa) jarriko ditu mahai gainean. Denboran hurbilduz, zuzeneko iturrietatik jasotako XX. mendeko inauterien tradizioaz jardungo du jarraian 60. hamarkadara iritsi arte. Izan ere, galtzear zeuden garaian "Revivalism labourdin" deituriko kontserbazio eta modernizazio garai berrian murgilduko dira Lapurdiko inauteriak, Truffautek bera protagonistetariko bat zutela berreskuratze eta berpizte lan horretan.

Amaitzeko gaur egungo inauteriak Lapurdiko txoko desberdinetan zertan diren azalduko dizkigu, denak ere beregan ohikoa den legez hamaika irudi eta argazkiz lagunduta aretoko pantaila handian: kaskaroten erronda moduak, maska taldeak, zirzilak eta hartza, zanpantzar eta pertsonaia eta dantza berrien sorkuntzak.

Thierry Truffaut (Baiona, 1957)  thierry- truffaut eta hartza

Antropologia soziala eta eta historikoa ikasi zituen Pariseko Le Hougan, Gizarte Zientzien Goi Ikasketen Eskolan eta Etnologian doktoregaia, Tolosako Antropologia Etxeko kide da. Euskal Herriko, Gaskoinako eta Pirinioetako festa eta inauteriak ditu ikergai azken berrogei urtetan. Euskal Dantzarien Biltzarrako presidente izan da eta Lapurdiko inauteriaren berrezartze prozesuan parte hartu zuen besteak beste Pierre Bettelu, Pierre Gil eta Claude Iruretagoienarekin, eta EDB, Begiraleak eta Lapurtarrak elkarteen babesean. Hainbat artikulu eta ikerketa lan argitaratu ditu inauterien inguruan, eta Zubieta eta Lapurdiko inauteriak sakon ikertu zituen Joaldun et Kaskarot (Elkar, 2005) liburuan. 2005ean Jose Migel Barandiaren bekarekin saritu zuten.

Hitzaldia: Lapurdiko inauteriak gaurdaino, kontserbazioa eta modernizazioa

  • Hizlaria: Thierry Truffaut
  • Data: otsailak 2, ostirala
  • Ordutegia: 19:00 – 21:00 
  • Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta kalea, 9, Donostia) 
  • Sarrera: Dohain*

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

* Hitzaldia irekia izango da eta beraz eserlekua izateko eskubidea iristeko ordenaren araberakoa.

Mezatik irteeran dantzan
Mezatik irteeran dantzan, Beskoitze, 2003. Argazkia: Thierry Truffaut

Dokumentuaren akzioak

Abuztua 2021 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
Iraila 2021 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
Urria 2021 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031