Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Hitzaldia, tailerra, dantza ikuskizuna: "Dantza Maisuak"

Dokumentuaren akzioak

Hitzaldia, tailerra, dantza ikuskizuna: "Dantza Maisuak"

Noiz 2025/03/15
10:30
Non Miarritze
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Hitzaldia, tailerra, dantza ikuskizuna: "Dantza Maisuak"

Zuberoako maskaradetako zenbait aitzindari ikusi daitezke argazkian, alboan, xirularia dutela, tresna hori eta ttun-ttuna jotzen.

  • 10:30 - Gamaritz gela - Gare du midi - Miarritze.

Hitzaldiak:
Jon Iruretagoyena: "Pas d’avant-deux eta Antrixat / Dantzaren irakaskuntza militarra"
Alain Jourdan: "Dantza Maisuak Provence eskualdean"

1789ko Frantses iraultzaren biharamunean, armadak, beste hainbat diziplinarekin batera, dantzaren irakaskuntza hasten du infanteriako erregimentuetan bertan.

Irakaskuntza hori, 19. mendearen bigarren erdian, Frantziako hainbat eskualdetako ondare dantzatua aberastuko du, horien artean Xiberoako probintziakoa.

Xiberoko memoria kolektiboak ekarpen militar horren oroitzapenaren zati bat atxiki du bakarrik: "Dantza Maisuak" ekitaldiak dantzaren historian murgiltzea proposatzen du, dantzaren irakaskuntza arautuaren antolaketa ulertzeko, eta frantses armadako gizonei iritsitako diziplina horren historia ezagutarazteko ere.

Ikerlan honek ezinbestekoa da bai Xiberoako dantza eta maskaradetan, baita ere Provence eskualdean irakaspen militar honen eragina adierazteko.

Jon eta Alain-en elkarrizketa honekin gure dantzen eta haien historien hasiera komuna deskubrituko duzue.

  • 15:00 - 17:30 - Espace Marian Arregi Dantza Leku - Miarritze.

Dantza tailerra: La Capouliero - La Poulido de Gémo - Maritzuli Konpainia
Tailer teknikoa eta konparatiboa: Euskal herria - Provence.

Gure dantzak partekatzeko une pribilegiatua, non dantzari bakoitzak bere dantza teknika antza duen teknika batekin konparatzeko aukera ukanen duen.

  • 20:00 - Gamaritz Gela - Gare du midi - Miarritze.

Ikusgarria: (Sartze librea)
La Capouliero - La Poulido de Gémo - Maritzuli Konpainia - Añorgako dantzariak - Muskildiko dantzariak.

Gaualdi honetan etorki ezberdineko dantzariak ikusiko dituzue. Haien ondareak eskainiko dizkizuete: antzeko dantza teknikak baina izaera ezberdinetakoak.
Une berezi bat gure dantza ondare ezberdinen jatorri komuna ulertzeko.

Proventza:
La Capouliero - Martigues.
La Poulido de Gémo - Gémenos
Euskal Herria:
La Compagnie Maritzuli Konpainia - Miarritze.
Añorgako Dantzariak - Donostia - Gipuzkoa.
Muskildiko Dantzariak - Xiberoa.

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930