Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Hitzaldia: Mikel Alberdi: Iztuetatik Mañé y Flaquereraino

Dokumentuaren akzioak

Hitzaldia: Mikel Alberdi: Iztuetatik Mañé y Flaquereraino

Noiz 2018/01/26
19:00
Non Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Hitzaldia: Mikel Alberdi: Iztuetatik Mañé y Flaquereraino

"Neska gazteak dantzan Lizarran, karlisten eta liberalen arteko borrokan zehar" Pellicer Montseny, José Luis. Zumalakarregi Museoa

XIX. mendeko euskal aisiari begira jartzera gonbidatu nahi zintuzkegu Dantzan Ikasin antolatu dugun hitzaldi berri honen bitartez. Juan Inazio Iztueta jaio zeneko 250. urteurreneko oihartzunak oraindik belarrietan ditugula, halako pertsonaia garrantzitsu bezain enigmatikoaren testuingurua ezagutzea interesgarria iruditu zaigu eta horretaz jarduteko Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoaren dokumentazio arduraduna, ekarriko dugu geure artera.

 "Elorrioko plazan dantzatutako zortzikoa", Eriz. Zumalakarregi Museoa.

Iztueta bera, bereziki, baina baita dantzaren inguruko garaiko beste hainbat testigantzak utzi dizkigutenak kontestuan jarri eta hobeto ulertzeko aukera izango dugu. Zumalakarregi Museoak 2008. urtean heldu zion aisiaren gaiari, Aisiaren aurkikuntza izeneko erakusketa ibiltaria antolatuz. Hitzaldi honetan, orduko hartan gaia nondik nora landu zuten labur adierazi ostean, XIX.mendeko iturriei begira Euskal Herriko aisiaren ezaugarriak aztertuko dizkigu Alberdik.

Bide horretan ezinbestekoa zaigu Juan Inazio Iztuetaren lana aztertzea, baina baita zenbait bidaiari atzerritarren testigantzak –Wilhelm Humboldt, Victor Hugo, Mañé y Flaquer–  eta garaiko irudigileen grabatu eta margolanak. Dantzari arreta eskainiko badiogu ere, pilota, bertsolaritza eta zezenak ere jorratuko ditugu, XIX. mendeko ikonografia ederraren laguntzaz.

Mikel Alberdi Sagardia (Irun, 1962) 

Mikel Alberdi 1

1989tik gaurdaino Zumalakarregi Museoaren dokumentazio arduraduna, XIX. mendeko hainbat gai  aztertu ditu liburu, aldizkari eta hitzalditan, besteak beste, karlistadak, esplorazio bidaiak, aldizkari satirikoak, bandolerismoa eta, bereziki, Euskal Herriari buruzko ikonografia.  

Hitzaldia: Iztuetatik Mañé y Flaquereraino, XIX. mendeko euskal aisiari begirada

  • Hizlaria: Mikel Alberdi Sagardia
  • Data: urtarrilak 26, ostirala
  • Ordutegia: 19:00 – 21.00 
  • Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta kalea, 9, Donostia) 
  • Sarrera: Dohain*

Dokumentuaren akzioak

Urtarrila 2022 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Otsaila 2022 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28
Martxoa 2022 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031