Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda [Bertan behera] Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan I I

Dokumentuaren akzioak

[Bertan behera] Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan I I

Noiz 2020/12/17
19:00
Non Eibar, Dantzan Biharrian
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Mutilen dantzak batetik eta nesken dantzak bestetik. Horrela bereizita jaso ditugu euskal dantza gehienak. Baina noiztik bereizten dira dantzan nesken eta mutilen dantza bezala? Nola eragin dio banaketa horrek emakumeen dantza egiteko aukerari? Emakumeek aurreskua dantzatzen bazuten garai batean nola gertatu da gizonen dantza bezala transmititzea?

Luzaroan itxita ezagutu dituzten ateak irekitzen joan dira emakumeak azken hamarkadetanDantzariak gizon ala emakume diren begiratu gabe, bereizketarik gabe dantzatzeko nahiak bidea egin du eta milurtekoaren hirugarren hamarkadaren atarian han-hemenka errotzen hasi dira genero markarik gabeko dantzariek osatutako taldeak. Nolanahi ere zalantzaz betetako bidea izan da eta izaten ari da oraindik ere. Baina nondik datoz zalantza eta zailtasun horiek guztiak elikatzen dituzten aurreiritziak? Galdera horiei erantzuna eman nahian gure artean izango dugu Oier Araolaza dantzaria eta ikertzailea. Hain zuzen ere, emakumeak euskal dantzetan izan duen lekuaren inguruko tesian jasotako emaitzak izango ditu hizpide hitzaldia banatuko den bi saioetan.

  • Hizlaria: Oier Araolaza
  • Datak:
    • 2020ko azaroak 12, osteguna (I)
    • 2020ko abenduak 17, osteguna (II)
  • Ordutegia: 19:00 – 21.00 
  • Lekua: Dantzan Biharrian (Ubitxa 16, Eibar)
  • Sarrera librea tokiak bete arte. Streaming bidez jarraitzeko aukera (gomendatua)
  • Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

Dokumentuaren akzioak

Otsaila 2022 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28
Martxoa 2022 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Apirila 2022 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930