Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Hik Dantza Landu: Sol Vazquez

Dokumentuaren akzioak

Hik Dantza Landu: Sol Vazquez

Noiz 2022/05/07
10:00
Non Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

“Gorputz sortzailea”

  • Data: Maiatzak 7, 8 / 10:00 – 14:00
  • Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

Ikastaroko lan-metodoa

Ikastaro honen proposamen Nagusia gorputz eta pentsamendu malguago, analitikoago eta aktiboago bat bilatzeko esplorazioa bultzatzea da. Praktika lurreko lanarekin, banakako, binakako edo taldekako gidatutako inprobisazioarekin egingo da, horretarako teknika ezberdinez baliatuz.

Entrenamenduak geure hezur- egituraz eta egitura muskularraz ezagutza kontzienteagoa proposatzen digu, baita ekintzen gaineko arintasun eta askatasun gehiago ere.

Sol Vazquez:

Mar de Platako (Argentina) arte magisteritzak dantza klasiko eta garaikidean titulatua. 

Dantza konpainia independenteetan hasten ditu lehen lanak interprete modura, bere jatorrizko hirian. 2002an Bartzelonara mugitzen da eta bere formakuntzarekin jarraitzen du nazioartean ezagunak diren irakasleekin; Gustavo Lesgard, Peter Jasko, Cecilia Colacrai, David Zambrano, Tono Lachky, Eulàlia Ayguadé, Laura Arís, Martin Kilvady, Jozef Frucek & Linda Kapetanea  eta abar.

Maria Roviraren Art Tránsit Dansan hartu zuen parte freelance modura, 2005etik 2012ra. Roberto Olivanen ROPA konpainiaren “A place to bury strangers”, Atempo Circen “Deal”, Sebastián García Ferro konpainiaren“Impasse#2”, La petita Malumalugaren “My Baby is a Queen”, Roser López Espinosaren  “Novembre” eta GN-MC  konpainiaren “Time Takes The Time Time Takes” lanetan parte hartu du. 

Irakasle gisa, 2006tik 2012ra Aula de Teatre de Matarón, Associació de dansa contemporània de Sabadellen, Sa Nau dansan, Tragant dansan, Institut del Teatren, IEA Oriol Martorellen, Nunart Guinardón eta APdCn aritu da, profesionalentzat ikastaroak ematen. Horrez gain, Jardins de la Pau, Cotxeres de Compte Borrell eta La Sedeta zentroetan ere aritu da. Egun, Area Dansan da irakasle.

Dokumentuaren akzioak

Abuztua 2022 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
Iraila 2022 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
Urria 2022 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31