Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Herri Uzta festibala

Dokumentuaren akzioak

Herri Uzta festibala

Noiz 2018/10/11
19:00
Non Uztaritz
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Herri Uzta festibala

Argazkia: Iñaki Zugasti-Dantzan CC-BY-SA

Herri Uzta festibala antolatu du urriaren 11tik 14ra Herri Soinu elkarteak, Hats Berri eta Errobiko Kaskarotak elkarteen laguntzarekin. Aurtengoan nabarmentzekoa da, Uztaritzeko Izartxo dantza taldeak 50 urte betetzen dituela aprobetxatuta, kabalkadak emango dituztela urriaren 13an eta 21ean. Berrehun aktore, dantzari, musikari eta abeslarik parte hartzen duten kabalkada sortu dute. Bestalde, Arrangoitzen, 40. Mutxikoaren Eguna ospatuko da urriaren 14an. Betti Betelu, Mutxikoaren Egunaren sortzailea eta Lapurdiko dantza tradizionalaren berpiztearen aktore nagusia omenduko dute. Aipatutako zita garrantzitsu horiez gain, hitzaldiak, animazioa, txaranga, gaiteroak, kontzertuak, dantza emanaldiak... bilduko ditu aurtengo Herri Uztak.

Egitaraua

Urriak 11 osteguna, Uztaritzen

  • 19:00 Festibalaren irekiera 20:30ean. Koloreak abesbatza eta Mintzaldi-Ikusgarri Antzina Pika Jean Mixel Bedaxagarek emanik, Mixel Etxekopar lagun.

Urriak 12 ostirala, Uztaritzen

  • 20:30 Musika, Dantza eta sorkuntza. Gaita Luze, Uztaritzeko txistulariak eta Burrunka taldeak.

Urriak 13 larunbata, Uztaritzen

  • 10:00 Dianak txistulariek, gaiteroek eta trikitilariek eskainirik.
  • 12:00 Mutxikoak Erdizka Taldeak eta Uztaritzeko Gaiteroek emanik.
  • 15:30 Kabalkada karriketan zeha. 
  • 16:00 Bilguneko pilota plazan Kabalkadaren ikusgarria, Izartxo dantza taldearen 50 urtebetetzearen kari. Sartrera: 12€, 12 urtetik beherakoek dohainik. 
  • 19:00 Zintzur bustitzea, Txaranga, Txakatuk, Erdizka, Tripan, Gaiteroak. Uztaritzeko Ikastolak eta Errobiko kaskarotak elkarteek segurtaturik.
  • 21:00  Dantzaldia Kiki Bordatxok emanik.

Urriak 14 igandea, Mutxiko Eguna Arrangoitzen

  • 11:00 Hilherrian Betti Beteluarentzako gogoeta. Mutxikoak, herriko eta ohizko dantzak. Ezpeletako Txarangak eta Gaita Luze taldeak alaiturik.
  • 13:00 Ikastolen alde jan eta edana, Txakatuk taldeak alaiturik.
  • 16:00 Omenaldia – ohiturak – sorkuntzak Omenaldia « Milesker Betti Betelu » Thierry Truffaut-k eta Primadera dantza taldeak emanik. Thierry Truffaut- ek Betti Betelu familiaren eta lagunen laguntzarekin, dokumentu ainitz aurkeztuko ditu, Primaderako dantzariek, Betti Beteluk koregrafitako dantzak proposatuko dituzte. Ondoren, Topa.K ikusgarria So.K dantza taldeak emanik eta Bat Batean Bilaka taldearen sorkuntza.
  • 18:00etan Bilaka Dantzaldi Herrikoia.

Urriak 21 igandea, Uztaritzen

  • 15:30 Biribilketa karriketan barna
  • 16:00 Bilguneko pilota plazan Kabalkadaren ikusgarria.
  • 19:00 Zintzur bustitzea, Txaranga, Txakatuk, Erdizka, Tripan, Gaiteroak. Uztaritzeko Ikastolak eta Errobiko kaskarotak elkarteek segurtaturik.

 

Informazioa: Herri Uzta 2018 Egitaraua (pdf)

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Azaroa 2019 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930