Herri Uzta: Soka eguna
- https://dantzan.eus/agenda/herri-uzta-soka-eguna
- Herri Uzta: Soka eguna
- 2016-10-08T10:00:00+02:00
- 2016-10-08T23:59:59+02:00
- Herri Uzta ohiko musika eta dantza oinarritzat harturik sorkuntza garaikideak sustatzen dituen festibala da. Aurten, gai nagusia soka-dantza izango da eta horregatik urriaren 8an soka-dantzaren inguruko programa zabala eskainiko dute. Ezpeleta: Soka eguna 10:00etatik 16:00ak arte Docteur Troll konpaniaren Pépé ikusgarria. Pépé, gizon adindua izan arren, heriotzari bizkarra emanez bizi da. Erran nahi baitu, bere bizi lorpenak transmititzen segitzen duela: ikuskizunak, musika, kantuak, atrakzioak, magia jokoak. 11:00 Birbilketa karriketan Ipar eta Hego Euskal Herriko dantzarien eta soinularien ibilbidea Ezpeletako karrika nagusian. 12:00 Crédit Agricole plazan Izartxo taldearen Akelarre ikusgarria. Elezaharren inguruan dantza, musika, antzerkia nahasten duensorkuntza garaikidea. 12:30 Euzkadi ostatuaren aintzinean Soinu Ttikik eta Uztaritzeko Soinulariek (gaita, txistu, triki) alaiturik. 13:30etik 15:00ak arte Baserritar biletxea - Biarnes branlia ikastaldia Agnès Perez-ekin. Parte hartzea 5€ . Tokiak atxikitzeko 0611595708. Ossau ibarreko dantza batek, pizkunde garaiko bran-leekin lotura erakusten du. Mugimenduak garatzeko denbora uzten duen erritmo batekin, kate dantza horrek mugimendu arin berezituak ditu. 16:00 Dantza taldeen ibilbidea 16:30 Ezpeletako pilota plaza (euria balitz merkatu aterpetuan) Soka Egunaren ikusgarria. Euska Herriko txoko desberdinetako dantzariek soka-dantzak eskainiko dituzte: Oinak Arin (Bezkoitze) Lapurdiko sokaBaztango dantzariak (Nafarroa) soka eta gaita dantzaXiberoko dantzariak,Bralia, Altzaiko maneranEreintza (Errenteria) Gipuzkoako soka aurreskuArrola (Baigorri) Baxe Nafarroako sokaAndra Mari (Galdakao) Bizkaiako soka
2016/10/08 10:00-23:59
Ezpeleta
Herri Uzta ohiko musika eta dantza oinarritzat harturik sorkuntza garaikideak sustatzen dituen festibala da. Aurten, gai nagusia soka-dantza izango da eta horregatik urriaren 8an soka-dantzaren inguruko programa zabala eskainiko dute.
Ezpeleta: Soka eguna
10:00etatik 16:00ak arte Docteur Troll konpaniaren Pépé ikusgarria. Pépé, gizon adindua izan arren, heriotzari bizkarra emanez bizi da. Erran nahi baitu, bere bizi lorpenak transmititzen segitzen duela: ikuskizunak, musika, kantuak, atrakzioak, magia jokoak.
11:00 Birbilketa karriketan Ipar eta Hego Euskal Herriko dantzarien eta soinularien ibilbidea Ezpeletako karrika nagusian.
12:00 Crédit Agricole plazan Izartxo taldearen Akelarre ikusgarria. Elezaharren inguruan dantza, musika, antzerkia nahasten duensorkuntza garaikidea.
12:30 Euzkadi ostatuaren aintzinean Soinu Ttikik eta Uztaritzeko Soinulariek (gaita, txistu, triki) alaiturik.
13:30etik 15:00ak arte Baserritar biletxea - Biarnes branlia ikastaldia Agnès Perez-ekin. Parte hartzea 5€ . Tokiak atxikitzeko 0611595708. Ossau ibarreko dantza batek, pizkunde garaiko bran-leekin lotura erakusten du. Mugimenduak garatzeko denbora uzten duen erritmo batekin, kate dantza horrek mugimendu arin berezituak ditu.
16:00 Dantza taldeen ibilbidea
16:30 Ezpeletako pilota plaza (euria balitz merkatu aterpetuan) Soka Egunaren ikusgarria. Euska Herriko txoko desberdinetako dantzariek soka-dantzak eskainiko dituzte:
Oinak Arin (Bezkoitze) Lapurdiko soka
Baztango dantzariak (Nafarroa) soka eta gaita dantza
Xiberoko dantzariak,Bralia, Altzaiko maneran
Ereintza (Errenteria) Gipuzkoako soka aurresku
Arrola (Baigorri) Baxe Nafarroako soka
Andra Mari (Galdakao) Bizkaiako soka