Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Hartzaro 2014: Kukai, Duguna, Kautere Balet

Dokumentuaren akzioak

Hartzaro 2014: Kukai, Duguna, Kautere Balet

Noiz 2014/03/01
16:30
Non Uztaritze
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

16:30etan Hiribehereko pilota plazan - Karrikako Sorkuntzak

«Zaharrak eta Gazt(i)k» ikusgarria, Kautere Balet (Maule - Zuberoa)
Xiberotar dantzaren eboluzioaren erakusteko, ikusgarriak oposizioan ezartzen ditu bi talde: zaharrak eta gazteak. Jauzi batean ohartuz haien desberdintasuna, hitzetan eta dantza« battle » batean desafiatuko dira jakiteko nork duen egia. Nork irabaziko du? Publikoak erranen …ala musika taldeak.

 «Gelajauziak», Kukaikonpania (Errenteria - Gipuzkoa).
Bi dantza maisuek, Jon Maya gipuzkoarrak eta Cesc Gelabert katalandarrak, ikusgarri berri hau asmatu dute. Elgarrekin miatzen dute ohiko dantza zoin den eragina gizartean. Sorkuntza huntan Lapurdiko Jauziak eta Gipuzkoako Soinu Zaharrak artean ikertzen dute. Munduan zehar ezaguna den Kataluniako dantza maisuari esker oraiko dantzatik pasatuz.

Duguna Taldea (Iruñea – Nafarroa)
Duguna - Iruñeko dantzariak dantza taldea 1949. urtean sortu zen Iruñeko Udalaren gerizpean. ordutik hona Iruñeko ospakizun nagusietan dantzatzea du helburu nagusi. Oro har dantza tradizionala sustatzea eta hedatzea da xedea. Hartzaro festibalarendako karrikako sorkuntza berrezia aurkeztuko dute.

21:00etan Dantzaz Luhusoko Harri Xuri salan

«Iruñeko ferietan» Duguna Taldea (Iruñea - Nafarroa):
Iruñeko zenbait ospakizunetarako atondutako dantzak-sorkuntzak dira. Alde batetik San Fermin Aldapakoaren dantzak: Ezpata-dantza eta Irradaka eta bestetik San Juan bezperako soka-dantza.

«1937 gogoaren bidezidorretatik» Kukai Konpainia (Errenteria – Gipuzkoa): 1937.urteko maiatzaren 7an Euskal Herriko milaka haurrek erbestera ihes egin behar izan zuten. Beren familietatik urrun, benetako bakardadea eta tristura zer den gertutik ezagutu zuten. Haur horien artetik zazpi aukeratu ditugu guk, beraien historia kontatzeko, eta baraiek erakutsiko digute une garratzak alaitasunez ere zipriztindu daitezkela. Nola? Dantza izango da ume hauen arteko zilbor estea, eta Juan Mari Beltranen doinu poetikoak gogoraraziko die etxeko arnasa gertu dutela, gogoaren bidezidorretatik.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2020 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Urria 2020 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30