Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Getxoko antzerki jardunaldiak: Gear eta 4x4

Dokumentuaren akzioak

Getxoko antzerki jardunaldiak: Gear eta 4x4

Noiz 2016/10/09
13:00
Non Algorta, San Nikolas plaza
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Getxoko antzerki jardunaldien barruan bi dantza emanaldi eskainiko dira. Matxalen Bilbaok zuzendautako Gear eta Ertza konpainiaren 4x4 lanak. 

Gear

Taldea da gaia. Gizabanakoa taldearen barruan. Mendekoa-independentea. Matxalen Bilbaoren konpainiako sei dan¬tzariek elkar bilatzen dute, elkar jarraitzen dute, elkartzen dira, banatzen dira, eta beren gorputzekin, egoera desberdinak gurutzatzen dituzte W.A. Mozart eta J.S. Bach-en musikarekin. Beren mugimenduak antolakuntza, migrazio, arintasun eta singulartasun prozesuetan oinarritzen dira paisaia gizatiar, fisiko eta emozionalak sortzeko plano poetiko baten barruan.

Lan honetan, Matxalen Bilbaok zuzendaritza hartzen du eta ia azken 20 urteotan egin duen lanaren oinarria biltzen du: gorputzaren eta dantzaren egituren azterketa, mugimenduaren bidez, diskurtsoa eraikitzeko. “Gear” lan honetan gazte hasiberri talde bat zuzentzen du aurrenekoz.

  • Egilea, zuzendaritza eta koreografia: Matxalen Bilbao
  • Antzezleak: Natalia de Miguel, Nerea Martínez, Mikel del Valle, María Andrés, Natalia García, Nekane Mendizabal
  • Musika: A. Mozart, J.S. Bach.

4X4

Oilar borroka 1. 2 bikote elkarri mokoka. 4 elementu edozertarako prest. 8 begi begizuloetatik at. 16 gihar lehertu beharrean.

4X4-k kaleko dantza ikuskizunak umorearekin nahasten ditu 4 dantzariren trebeziak eta aldarrikapen nagusi bat: ezberdina izateko eskubidea.

Abiapuntu bezela kaleko dantza borroketan pizten den lehiakortasuna hartuta, estilo ezberdinek, gora eta gora doan energia bakar baten menpe baturik, dantza zoro bat osatzen dute.

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta
  • Koreografoa: Asier Zabaleta
  • Interpreteak: Chimid Badmaev, Pedro Alfonso Vilas, Sergio Nguema, Thiago Luiz Almeida
  • Musika/soinua: 565 F.S. (Club off Chaos), STADT (Pole), TORN OPEN (Co-fusión)
  • Iraupena: 15 minutu

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2024 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031