Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Georgia-Tbilisiko Opera eta Balleta: Chaicovski Gala - Suzko txoria

Dokumentuaren akzioak

Georgia-Tbilisiko Opera eta Balleta: Chaicovski Gala - Suzko txoria

Noiz 2016/12/08
19:00
Non Iruñea, Baluarte
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Igor Stravinskyk 28 urte baino ez zituen Sergei Diaghilev Errusiako Balletetako zuzendariak ballet baterako musika ontzeko agindu zionean. Hain zuzen, Errusiako folkloreko elezahar batean oinarrituta, Suzko txoria esaten zioten herri ipuin ezaguna gertakizun izango zuen balletak. Lana, Michel Fokineren koreografiarekin, 1910eko maiatzean estreinatu zen Parisen eta Stravinskyren lehen arrakasta handia izan zen. Errusiako Balleten ospe ona sendotu zuen, eta haientzat geroago Petrouchka eta Udaberriaren sagaratzea ondu zituen errusiar musikariak. Errusiako errepertorioko lan handi hau Georgiako kulturaren sinbolo den Georgiako Estatu-Balletak ekarriko du Baluartera. Balletaren egungo zuzendari artistikoa, Nina Ananiashvili, Moskuko Bolshoi antzokiko lehen dantzaria izan zen ia bi hamarkadan eta bai New Yorkeko American Ballet Theatrekoa ere 16 urtean.

  • Musika: Igor Stravinsky
  • Koreografia: Michel Fokine
  • Zuzendari artistikoa: Nina Ananiashvili


PROGRAMA

I. ATALA
Chaicovski Gala. Ondorengo balleten zatiak:
     Zisneen aintzira. Koreografia: Lev Ivanov
     Loti ederra. Koreografia: Marius Petipa
     Intxaur-hauskailua. Koreografia: Alexei Fadeechev
 
II. ATALA
Suzko txoria
     Musika: Igor Stravinsky
     Koreografia: Mijail Fokine
     Eszenaratzea: Andris Liepa
 
* IRAUPENA: 115 minutu (atsedenaldia barne)

Dokumentuaren akzioak

Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728
Martxoa 2018 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
Apirila 2018 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30