Dokumentuaren akzioak
Folklore Azoka
Ekainaren 8 eta 9an ospatuko da Portugaleteko kaleetan Folklore Azoka. Larunbat eta igandez folklorearen alorreko bilgune bilakatuko dira Bizkaiko herriko merkatua eta Orube Plaza. Elai-Alai dantza taldeak antolatuta artisau azoka, dantza emanaldia, tallerrak, artisauak... izango dira azokako pragramazioko protagonista. Hona hemen asteburuko egitaraua:
Ekainak 7, ostirala
- 19:00 Dantza filmaren emanaldia Orube plazan.
Ekainak 8, larunbata
Azokaren ordutegia 11:00 - 15:00 eta 17:00 - 20:00
Kaleko animazioa, Birakari erraldoiak, Txapelak bat eta Portugaleteko Txistuzaleak.
Haurrentzako musika tresnen eskulantegia Merkatuan (egun osoan zehar).
Musika entzunaldiak Merkatuan (egun osoan zehar).
- 12:00 Azokaren irekiera ofiziala Merkatuan.
- 12:30 Zuresku. Adin guztientzako egurrezko jolasak Coscojales kalean.
- 12:30 Hitzaldia. Gorka Bravo Barreiro. Galegoekin Bapo: La influencia gallega en la música folclórica de Euskal Herria.
- 14:00 Larrain-dantza Sestaoko gaiteroekin Coscojales kalean.
- 18:30 Elai Alai dantza taldearen emanaldia Orube plazan.
- 19:30 Errebal erromeria gidatua Orube plazan.
- 21:00 Folktourgalete Folk musika emanaldia Coscojales kalean: Christos Kanellos (Mediterranear musika), Tuetano y Micelio (Asturiar bikotea) eta ELai ALai musika taldea (Euskal folka)
- 22:00 Folk session.
Ekainak 9, igandea
Azokaren ordutegia 11:00 - 14:30:00 eta 17:00 - 20:00
Kaleko animazioa, Elai Alai txistu banda, Bizkaiko Dultzaineroak, Nafarroa Kanta Taldea, Trikileku.
Haurrentzako musika tresnen eskulantegia Merkatuan (egun osoan zehar).
Musika entzunaldiak Merkatuan (egun osoan zehar).
- 11:00 Ume dantzaien emanaldia Coscojales kalean: Gaurko gazteak dantza taldea, Ikusgarri euskal dantzari taldea, Lora Barri dantza taldea, Elai Alai dantza taldea.
- 12:00 Hitzaldia. Juan Antonio Urbeltz. Juan Ignacio de Iztueta y yo liburuaren aurkezpena.
- 12:00 XX Dantza sueltoko txapelketa Orube plazan.
- 12:30 Trakamatraka Coscojales kalean. Musika tresnen tailerra.
- 13:15 Kontzertua Orube plazan: Orfeon Jarrillero del Elai Alai eta Herriko abestiak abesbatza.
- 14:30 Larrain-dantza Orube plazan Bizkaiko dultzaineroekin.
- 19:00 Kontzertua: Modo 130 (Mediterranear folka) Orube plazan.
Informazio gehiago: Folklore Azoka
Dokumentuaren akzioak