Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/03/24ko hitzorduak

Haatik: Hormek diote On stage

2017/03/24 20:00 Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Hormek esango luketeena aitzaki hartuta Haatikek elkarbizitzako zailtasun eta arazoez ausnartuko duen dantza ikuskizuna sortuko du. Emigrazioa, generoen arteko ezberdintasuna, gizartearen automatismoa… Horretarako haatikek dss2016 egitarau barnean kalerako sortutako bost pieza labur oinarri hartuta, antzokirako prestatutako ikuskizun bat sortuko du.

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide
  • Zuzendaritza artistikoa: Olatz Beobide
  • Koreografiak: Iker Arrue (AiDoProject), Vitali Safronkine eta Aiert Beobide.
  • Dantzariak: Ibai Jimenez, Iker Sanz, Jon Arsuaga, Irati Sorondo, Nerea Ezenarro, Anne Jauregi, Itziar Doyhartzabal, Aiert Beobide, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala.
  • Argiztapena: Xabi Lozano
  • Eszenografia: Edi Naudó
  • Proiekzioak: Acronica Producciones
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Jantzi aholkularitza: Ramón García
  • Argi teknikaria: Anartz Beobide
  • Produkzioa eta grafismoa: Iurre Aranburu

Gehiago irakurri

Aukeran: Maurizia

2017/03/24 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Aukeran dantza konpainiak bere azken lana aurkeztuko du: Maurizia. Arratiako pandero jotzaile mitikoari eskainitako koreografia da eta ikuskizun honek emakumeak omendu nahi ditu.

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Eszena-zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
  • Testua: Karmele Jaio
  • Diseño de iluminación: Carlos Solano
  • Argiztapen-diseinua: Eli Alberdi
  • Koreografiak: Edu Muruamendiaraz Aukeran Dk
  • Garaikideko koroegrafiak: Ane Anza
  • Dantzariak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Eneko Galdos, IoneIriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun.

Gehiago irakurri

Marco Vargas & Chloé Brùlé: Libertino

2017/03/24 20:30 Barañain, Auditoriuma

Zigarrokin baten kearen kiribiletan, oroitzapenak sartzen dira Poetaren baitan. Pertsonak, egoerak, gogoetak eta emozioak barneratzen zaizkio babesleku duen ziegan. Nahita dago giltzapean, plazer, gehiegikeria eta beldur artean. Kaiola orojakile huts bat du helduleku, buruko eta gizarte-loturen sinbolo. Oroimenak dakarzkionak izaki bere gain ageri dira, eta, bizitasun argiz, galdetu, probokatu, eta xaxa egiten diote erabaki bat har dezan: bakartasun gozo horretan jarraitu, ala bizitzaren jarioan parte hartu.

  • Zuzendaritza, koreografia eta dantza: Marco Vargas eta Chloé Brûlé
  • Zuzendariaren ondokoa: Evaristo Romero
  • Testua eta antzezpena: Fernando Mansilla
  • Kantua: Juan José Amador
  • Musika konposizioa: Gabriel Vargas
  • Tormenta bikotea: Gabriel Vargas (Guitarra), Manuel Montenegro (Batería)
  • Argiztapen diseinua: Carmen Mori
  • Eszenografia: Antonio Godoy
  • Jantziak: La aguja en el dedo Fondo de armario
  • Guajiraren koreografia: David Romero eta Chloé Brûlé
  • Ekoizpena: El Mandaito Producciones
  • Banaketa: Elena Carrascal 8co80 gestión cultural
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Rouge Elea: Hau da nire ametsen kolorea

2017/03/24 20:30 Leioa, Kultur Leioa

«Egin dantza, bestela geureak egin du », zioen Pinak. Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten du dantza. Bere oinordekotza kulturala deitzen du bizitza ospatu eta dantzatzeko. Berarentzat handiegia den jaka bat, sokak eta oihalak, arbasoetatik jasotako objetuez baliatuta irauteko dantza bat abiatzen du, instintuz egindakoa, gorputzak oroitzen dituen mogimenduez. Desagertutakoen memoria bizi dadin egindako dantza euforikoa.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031