Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Debagoieneko dantzarien eguna

2017/05/13 11:30 Aretxabaleta

2017ko Debagoieneko dantzari eguna ospatuko da. Goizean kaleetan txistulariekin pasakallean irten eta plazan egingo da saio nagusia. Arratsaldean, modu informalagoan kalean dantzan arituko gara.

Gehiago irakurri

Folklore Azoka: hitzaldiak

2017/06/11 12:00 Portugalete, Merkatua

-12:00 Aingeru Berguices: El baile de la Casilla Abando-Bilbao y la expansión del acordeón en Bizkaia.

- 13:00 Patxi Laborda: Gureak ote, betikoak omen.

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Oinetan

2014/12/12 19:00 Pasaia, Pasai Antxoko Azoka

Haatik Dantza Konpainiak “Errimak Oinetan” ikuskizunaren emanaldia eskeiniko du Datorren Abenduak 12an Pasai Antxoko Azokan, arratsaldeko 19tan.
Sarrerak 5 eurotan eskuragarri Leunda, Kamio eta Mimos tabernetan.
Aurreko astean Errimak Oinetan eskeintzen genuen 40. aldia izateak Getariako emanaldia berezia egin bazuen, oraingoan Gotzon Pozak eskeiniko duen azken emanaldia izateak egingo du berezi. Bene benetan, inoiz ikusteko aukerarik izan ez badezu berriro errepikatuko ez den interpretazio bat galtzeko arriskuan zaude. Merezi du!!! Eta agur esteko non hobe eta bere herrian, Pasai Antxon. Bere dantzako lehen pausuak eman zituen Alkartasuna Euskal Dantza Taldekoen babesarekin. Ez galdu!!!!

http://haatik.com/errimakoinetan/

Haatik Dantza Konpainiak “Errimak Oinetan” ikuskizunaren emanaldia eskeiniko du Getariako Herri Eskolako Aretoan. Azaroak 30 Igandea, arratsaldeko 19tan.

http://haatik.com/errimakoinetan/

"Errimak oinetan", bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Bertsolariek sentipen eta emozioak sentiarazten dizkiete entzuleei. Eta entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oinen bidez? Galdera horren erantzuna da Haatik dantza konpainiaren ‘Errimak Oinetan’ ikuskizuna, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia: dantza berriak, bertsoei jarriak! Unai Elizasu eta Aiert Beobide dira ikuskizunaren zuzendariak, eta Sustrai Kolina bertsoen egilea (hasierako agurrak, bakarkakoa, taldeetakoa eta puntutakoa). Bertsoak entzuteaz gain, ‘Errimak Oinetan’-en hainbat kantu entzuteko aukera izango dugu, egile ezagunek egindakoak.

Emanaldiaren argazkiak hemen: 

http://haatik.com/argazkiak/argazkiak-errimak-oinetan/


Gehiago irakurri

Aiko Dantza asteburua areatzan

2014/05/17 17:00 Areatza

Jauzi eta mutildantzen inguruko ikastaroak, Josu Garate, Patxi Laborda eta Claude Iruretagoiena dantza maisuekin.

Dantzaldia Areatzako plazan larunbatean arratsaldeko 19:00etan

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza

2014/06/21 12:00 Azkoitia, Insausti palazio aurrean

Euskal Herriko Adiskideen Elkartearen (RSBAP) 250. urteurreneko ekitaldietan ezpata-dantza egingo du Sahatsa dantza taldeak.

Gehiago irakurri

Elirale: 01.01

2017/06/03 19:00 Ezpeleta, Pilota plaza

Dantzaria eta atabalariak galarrots karrika performantzia eskaintzen digute. 

01.01 LagunArte eta EliralE lankidetzari esker egindako sorkuntza da.


Talde artistikoa

  • Dantzariak: Jose Cazaubon eta Jokin Irungarai 
  • Musika-zuzendaritza : Kristof Hiriart
  • Zuzendaritza koreografikoa : Pantxika Telleria 
  • Laguntzaile koreografikoa: Arantxa Lannes
  • Feldenkraïs TM metodoan laguntzailea : Laura Beurdeley 
  • Testuaren egokitzailea : Sustrai Colina

Iraupena : 30 minutu

Edukia
Gorputza eta danborra, dantza eta musika.
Dantzaria eta musikaria uztartu egiten dira dantza jauzien sistemaren muinean ikuslierra sarraraziz.  

Gehiago irakurri

Iruña Taldea Tirapun

2015/08/19 18:30 Tirapu

Iruña Taldeak dantza eta musika emanaldia eskainiko du Tirapu herriko festetan arratsaldeko 18:30ean.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/06/15 17:10 Lekeitio, Herriko Plaza

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Muxikoak

2014/04/06 12:00 Irun, San Juan plazan

Muxikoekin eta beste herri-dantzekin gozatzeko aukera izango dugu hilaren lehen igande honetan, apirilaren 6an, eguerdiko 12etan Irungo San Juan plazan.

Dantzaldi irekia da. Ez da, beraz, dantzari trebea izan behar parte hartu ahal izateko.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/06/21 21:00 Aulesti, Herriko Plaza

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Pasai Antxo: soka-dantza

2014/06/23 22:30 Pasai Antxo, Zumardia

Ekainaren 23ko gau magikoan, Pasai Antxoko Alkartasuna euskal dantza taldeak ere soka dantza egingo du. 22:30etan izango da Zumardian. Herritarrak txapela beltzarekin jaisteko animatu nahi ditu, bai eta eztarriak berotuta ekartzeko. "Orain arte behar,hemendik aurrera gari".

Gehiago irakurri

1937, gogoaren bidezidorretatik

2006/05/19 21:30 Donibane Garazi, Zitadela

Kukai-Tanttakaren ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Muxikoak

2014/06/22 11:30 Hendaia, Gaztelu zahar pilotalekua

Ohi bezala, hilabetearen laugarren igandearekin, muxiko-saio bat izango dugu Hendaian, eguerdiko 11:30ean Gaztelu zahar pilotalekuan, 2013-2014 denboraldiko azken saioa, hain zuzen ere.

Sarrera irekia da. Ez da dantzari trebea izan behar parte hartzeko.

 Antolatzailea: Mutxiko Dantza Elkartea

Gehiago irakurri

Aiko erromeria

2014/06/06 21:00 Igorre, txoznagunean

Gehiago irakurri

Elirale: Bihotz 2

2017/06/30 22:45 Lekorne, Garroa - EHZ festibala

Bestea, bere presentzia, bere gustua baina bereziki besteari buruz dugun irudia. Nolaz bestea biziago agertzen zaigu agian bere ausentzian ?
Nola idekitzen diogu besteari gure gorpuzkera ?
Nola sekatzen ditugu bestearengan lotzeko puntuak ?

Zein da bakoitzaren askatasun eremuaren muga ? ...
Bestearenganako ameskeriaren prismaren inguruan landutako lan koregrafiko hau manera klasikoko pauso doble eraldatu bat da. 

Distribuzioa

  • Dantzariak : Chloé Sindéra, Oihan Indart.
  • Koregrafoa : Pantxika Telleria.
  • Koregrafo laguntzailea : Jose Cazaubon.
  • Musika konposaketa : Manu Matthys.
  • Komunikazioa : Marion Morin
  • Ekoizpena : Marion Morin 

Edukia

Bihotz2 30 minutuko karrikarako emanaldi bat da.
Bihotz2-ren idazkera koregrafikoak Frantz Schubert-en “Neska gaztea eta heriotza”-ren musikalitatea du abiapuntu, Andante-ren bigarren mugimendua. Bigarren denbora batean, Pantxika Telleriak koregrafia idazkeran berriz murgildu nahi izan du "pas de deux" generoan oinarritutako gorpuzkeren inguruan.
Honetarako Pantxika Telleriak kolore elektroniko bat eman nahi izan dio soinu bandari Manu Matthys artistarekin lan eginez. 

Gehiago irakurri

Dantzaldia: Alake taldea

2015/01/18 12:20 Zarautz, Musika Plaza

Alaken taldearen eskutik dantza saioa Zarauzko Musika Plazan; jauziak, fandangoak, dantza lotuak...

Gehiago irakurri

1937, gogoaren bidezidorretatik

2006/05/20 00:00 Donapaleu

Kukai-Tanttakaren ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Hernani: inauterietako erromeria

2015/02/14 18:30 Hernani, Plaza Berri

San Joan konpartsak antolatuta, inauterietako dantzaldia Alaken taldearen eskutik; jauziak, bikote dantzak, Larrain dantza...

Gehiago irakurri

Platillu Soñua

2017/10/13 13:00 Durango, Udaletxe Plaza

100 urtez ahazturik egon ondoren, 1999. urtean berreskuratutako "Platillu Soñua" dantzatuko dogu Durangoko Udaletxe Plazan jaietako egun handian. Urriaren 13 eguerdian. Aurten, 19. aldia izango da Kriskitin taldeko dantzariontzat.

Alexander von Humboldt deskribaketak kontuan hartuz egin genuen dantzaren berreskurapena. Beti ere, Iñaki Irigoien folklore arloan aditua denaren aholku eta orientabideak jarraituz.

Humboldt bidaiari eta ikertzaile prusiarra 1801. urtean etorri zen Euskal Herrira eta Durangaldera egindako bidaian Durangon ikusi zituen dantzen deskribapen zehatza utzi zigun.

Orduko hartan "ocho muchachos" ikusi omen zituen Hunboldtek dantzan. 2015etik ostera, neskek zein mutilek eragiten ditugu platilluak Durangon, harmonia ederrean.

Platillu Soñuaz gain, Agintariena, Binangoa, Txontxongilloa, Gorulariena, Dominguilloa eta Erregelak dantzatuko ditugu.

                        Dantzatzen duen HERRIA, goroldiorik egingo ez zaion HARRIA.

Gehiago irakurri

Aiko: dantzaldi erromeria

2015/07/09 12:50 Iruñea, Txoko Oinez, Takonera parkean

San Ferminak 2015. Oinez Txokoa. VistaBella-Takonera

Gehiago irakurri

Muxikoak

2014/06/29 12:00 Lezo. Herriko plazan

Hilabetearen bosgarren igandearekin, ekainaren 29an, 2013-2014 muxikoen denboraldiari amaiera emango diogu Lezon.

Ospakizuna 12etan hasiko da Herriko plazan muxikoak eta beste dantza herrikoiekin. Ondoren, bazkari herrikoia izango da. Amaitzeko, arratsaldean erromeria izango da.

Bazkari herrikoiak 22€ balioko du. Aldez aurretik tiketa hartzeko hona jo:

Tel. 634 450 960

E-mail: juco.sa@hotmail.com

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/06/27 19:00 Sopela, Jauregizar Plaza

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Txertubi: dantzaldia

2015/09/13 19:00 Elorrio, plaza

Dantzaldia Elorrion, Ferixa Nagusiko jaien barruan. Musika tradizionalen gainean, proposatuko ditugu dantzak lotuan egiteko, soltean egiteko, sokan, korruan, jauziak, ingurutxoak, kontradantzak...

  • Arkaitz Miner: arrabita, perkusioa, ahotsa.
  • Txus Aranburu: soinua, perkusioa, ahotsa.
  • Amaiur Cajaraville: kontrabajua, ahotsa.
  • Patxi Montero: dantza gidaria


Antolatzailea: ElorriokoUdala

www.youtube.com/c/Txertubi

Gehiago irakurri

Aiko

2014/06/20 20:00 Artea, plaza

Gehiago irakurri

Beasaingo ihauterietako dantza-desfilea

2015/02/14 10:30 Beasain

Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza-desfilea eskainiko du Beasaingo kaleetan zehar Ihauterietako larunbatean, 10:30etatik hasita.

Gehiago irakurri

Iruña taldea: Kantatutako Dantzak

2015/11/28 20:00 Iruñea, Baluarteko Ganbara aretoa

Heldu den azaroaren 28an Iruña Taldeko dantzari eta musikariak Nafarroako Ganbara Abesbatzarekin batera ariko dira Iruñeko Baluarteko ganbara aretoan azken hauen 2015-eko Encantando programaren baitan.

Emanaldian Nafarroako etnomusikologiari errepaso bat emanen zaio eta abesbatzaren saioen artean gure dantza taldeak Nafarroako zenbait dantza erakutsiko ditu. Urdiaingo San Juan Kantaita, Cortesko paloteadoa, Jaurrietako neska dantza, Otsagabiako dantzak eta beste askoren artean Sarasate, Larregla, Turrillas, Gayarre edo Raimundo Lanas moduko musikari nafarren abestiak entzungai izanen dira.

Gonbidatuta zaudete

Gehiago irakurri

Elirale: Bihotz 2

2017/07/02 17:00 Senpere, Pilota plaza

Bestea, bere presentzia, bere gustua baina bereziki besteari buruz dugun irudia. Nolaz bestea biziago agertzen zaigu agian bere ausentzian ?
Nola idekitzen diogu besteari gure gorpuzkera ?
Nola sekatzen ditugu bestearengan lotzeko puntuak ? 

Zein da bakoitzaren askatasun eremuaren muga ? ...
Bestearenganako ameskeriaren prismaren inguruan landutako lan koregrafiko hau manera klasikoko pauso doble eraldatu bat da. 

Distribuzioa

  • Dantzariak : Chloé Sindéra, Oihan Indart.
  • Koregrafoa : Pantxika Telleria.
  • Koregrafo laguntzailea : Jose Cazaubon.
  • Musika konposaketa : Manu Matthys.
  • Komunikazioa : Marion Morin
  • Ekoizpena : Marion Morin 

Edukia

Bihotz2 30 minutuko karrikarako emanaldi bat da.
Bihotz2-ren idazkera koregrafikoak Frantz Schubert-en “Neska gaztea eta heriotza”-ren musikalitatea du abiapuntu, Andante-ren bigarren mugimendua. Bigarren denbora batean, Pantxika Telleriak koregrafia idazkeran berriz murgildu nahi izan du "pas de deux" generoan oinarritutako gorpuzkeren inguruan.
Honetarako Pantxika Telleriak kolore elektroniko bat eman nahi izan dio soinu bandari Manu Matthys artistarekin lan eginez. 

Gehiago irakurri

Inude eta artzaiak

2014/07/05 12:30 Pasai Antxo

Gehiago irakurri

Txertubi: dantzaldia

2015/12/16 19:30 Errenteria, Kultur Gunea (Niessen aretoa)

Neguko Dantzaldia, Kukai Dantza Konpainiak antolatuta, Errenteriako Udalarekin batera eta Ereintza Dantza Taldearekin lankidetzan.

Ereintzako dantza-irakasle Mikel Kokak gidatuko du dantzaldia. Hortaz, ez dugu gure ohiko errepertorioa joko, berarekin moldatutakoa baizik.

http://www.kukai.info/index.php/eu/component/content/article/31-berriak/456-neguko-dantzaldia

Gehiago irakurri

1937, gogoaren bidezidorretatik

2006/11/10 00:00 Ataun

Kukai dantza taldea.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/07/02 20:30 Bilbao, Rekalde Auzoko Plaza

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Elirale: 01.01

2017/07/23 18:00 Makea, Pilota plaza

Dantzaria eta atabalariak galarrots karrika performantzia eskaintzen digute. 

01.01 LagunArte eta EliralE lankidetzari esker egindako sorkuntza da.


Talde artistikoa

  • Dantzariak: Jose Cazaubon eta Jokin Irungarai 
  • Musika-zuzendaritza : Kristof Hiriart
  • Zuzendaritza koreografikoa : Pantxika Telleria 
  • Laguntzaile koreografikoa: Arantxa Lannes
  • Feldenkraïs metodoan laguntzailea : Laura Beurdeley 
  • Testuaren egokitzailea : Sustrai Colina

Iraupena : 30 minutu

Edukia
Gorputza eta danborra, dantza eta musika.
Dantzaria eta musikaria uztartu egiten dira dantza jauzien sistemaren muinean ikuslierra sarraraziz.  

Gehiago irakurri

Udaberri: San Joan bezperako emanaldia

2014/06/23 23:00 Santa Maria Plaza, Tolosa

Urteroko gisan, Udaberri Dantza Taldeak emanaldi bat eskainiko du San Joan bezperan sua itzali ondoren.

Gehiago irakurri

Dantzaldia

2016/09/18 12:00 Donostia, Nestor Basterretxea plaza (Tabakalera)

Donostiako Herri Dantzak antolatuta dantzaldia Alaken taldearen eskutik. 

Gehiago irakurri

Haatik: Itsas Lapurrak

2015/07/04 19:15 Bilbo, Areatza

Haatik Dantza Konpainiak Bilboko Kalealdian, Kaleko antzerki eta arteen jaialdian, Itsas Lapurrak azken ikuskizuna eskainiko du.

Bilboko Areatzan, 19:15 eta 22:15etan.

Gehiago irakurri

Aiko: Iruñeko karrikadantza

2014/06/21 18:30 Iruñea, Nikolas deuna plaza

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2015/10/25 11:30 Hendaia, Gaztelu zahar

Datorren igandean, urriaren 25ean 11:30ean Hendaiako Gaztelu zahar frontoian (eguraldi txarra izanez gero, parean dagoen eskolaren aterpean)

Mutxikoak eta beste dantza herrikoiak dantzatzeko aukera.

Mutxiko elkarteak antolatuta.

Sarrera doan. 

Mutxikoak Hendaian

Gehiago irakurri

Urki Dantza Taldea, 20 urte

2008/04/05 20:00 Andoain, Bastero Kulturgunea

"20 urte eta aurrera begira", Urki Dantza Taldearen ikuskizuna 20. urteurren ospakizunetan

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/07/11 22:00 Maçaners, Bartzelona

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Lokal berriaren inaugurazioa

2014/06/13 18:30 Tolosa, Igeralde 2

Udaberri Dantza Taldeak bere lokal berria inauguratzeko ekitalditxoa egingo du eta bertara gonbidatuta daude aurreko belaunaldietako partaide guztiak. Lokalaz gain ikusgai izango dira taldeko materiala, jantziak, musika instrumentuak eta urtetan zehar bildutako argazki eta bideoak ere.

Gehiago irakurri

Nazioarteko Folklore Jaialdia Pasai Antxon

2014/07/19 18:00 Pasai Antxo

Uztailaren 17tik 20ra Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatu du Pasai Antxoko Alkartasuna euskal dantza taldeak. 50.urteurrena aitzaki hartuta eta beste herrialdeetako kulturekin harremanak estutu nahian, folklore jaialdia bultzatu dute asteburu honetarako. Herrialde katalanetatik Falcons de Villafranca taldekoak hurbilduko dira eta Portugaletik Grupo Folklorico de Barcelinhos taldekoak. Mi Nuevo Potosi izeneko elkarteak ere parte hartuko du festibalean. Euskal Herrian bizi dira azkeneko hauek, baina beren sorterriko dantzak egiten dituzte, Bolibiakoak. Eta noski, Alkartasuna euskal dantza taldea ere presente egongo da.

Gehiago irakurri

Elirale: Ninika

2017/08/27 18:00 Hazparne, Arteguna festibala

Zuria neguagatik eta gorria neguko distiragatik… Ninika gorputzaren oda dugu, jantzien eta mugimenduen bitartez egina, eta poesiaz eta sentsualtasunez betetako ikuskizuna. Hiru dantzarirentzako koreografia-lan horretan mintzaira garaikidea eta euskal mintzaira tradizionala nahasten dira. Jantzien eta horien historiaren bitartez, denboraz kanpoko eta denboraz haratagoko bidaia batera garamatza Ninika-k, eta urtaroak igaro ahala, bidaia horrek jantzi eta erantzi egiten du, nolabaiteko biluztasunari aurre egitera bultzatuz ikusleak. Ikuskizuna haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat egina dago.

Interpreteak : Arantxa LANNES, Célia THOMAS, Jose CAZAUBON

Koregrafoa : Pantxika TELLERIA

Taularatze laguntzailea : Joxelu BERASATEGI

Euskal dantzan aholkulari : Jon Maya

Musika : Joseba Irazoki

Eszenografia eta bisualak : Maialen MARITXALAR

Argiak : Javi ULLA

Jantziak : Karine PRINS

Akzesorioak : Annie Onchalo eta Suak konpainia

Ekoizpen arduraduna : Thierry BISCARY

 

Gehiago irakurri

Oroitzapen hutsak

2017/08/24 21:00 Agoizko Kultur Etxea

Oberena dantza taldeak Oroitzapen hutsak ikuskizuna estreinatuko du Agoizko Kultur Etxean. Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen obra honek oroitzapenak ditu oinarrian. Bi istorio paralelo ezagutuko dira: Jose Angel Dorremotz XIX. mendeko ttunttuneroarena eta Katali alzheimerrak jota dagoen auriztarrarena (benetakoa lehenbizikoa, fikziozkoa bigarrena). Taldearen errepertorioan ohikoak diren dantzez gainera, ikuskizunerako propio sortutakoak ere taularatuko dira.

Nafarroako Gobernuaren Kultur 2017 egitasmoaren baitan aurkeztuko da ikuskizuna, eta sarrera doakoa da leihatilan gonbidapena eskuratuta.

Gehiago irakurri

Haatik: Itsas Lapurrak

2015/07/04 22:15 Bilbo, Areatza

Haatik Dantza Konpainiak Bilboko Kalealdian, Kaleko antzerki eta arteen jaialdian, Itsas Lapurrak azken ikuskizuna eskiniko du.

Bilboko Areatzan, 19:15 eta 22:15etan.

Gehiago irakurri

Aiko: Erromeria

2014/06/22 15:30 Urbia, landetan

-12:00-14:00 dantza tailerra hutsetik dantzan hasteko, "nivel cero patatero", mendizale ororentzat, oinez egiteko gai den edonorentzat. Guztiok barnean dugun dantzariari ateak zabaltzeko aukera paregabea. Eta gero bokata, zahatoa, tartera, babarrunak... depositoa betetzeko tartea. Eta ondoren...

-15:30-17:00 erromeria, dantzan egiteko, tailerrean ikasitakoa eta etxetik ekarritakoarekin, elkarrekin tarte on bat pasatzeko. 

Gehiago irakurri

Dantzaldia

2016/10/02 12:00 Zarautz, Musika Plaza

Plaza dantzak Zarauzko Musika Plazan Alaken taldearen eskutik.

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan zuzenean

2014/06/08 17:30 Bergara, txosna gunea

Bergarako jaien eta Gure Esku Dago ekimenaren egitarauen barruan, Herrixa Dantzan dantzaldia, Jainaga eta Narbaiza bikotearen zuzeneko musikaz eta Patxi Montero irakasleak gidatuta. Ohi bezala, plazako dantza tradizionalak proposatuko ditugu, maila errazean: sokan, bikoteka, korruan, taldeka... Helburua, animatu nahi duten herritarrek elkarrekin dantzan gozatzea. Antolatzaileak: Bergarako Udala eta Gure Esku Dago ekimena.

Gehiago irakurri

Elirale: Bihotz 2

2017/09/16 15:00 Biarritz, Kasinoko ataria

Biarritzeko Maitaldia festibalaren programazio barruan.

Bestea, bere presentzia, bere gustua baina bereziki besteari buruz dugun irudia. Nolaz bestea biziago agertzen zaigu agian bere ausentzian ?
Nola idekitzen diogu besteari gure gorpuzkera ?
Nola sekatzen ditugu bestearengan lotzeko puntuak ? 

Zein da bakoitzaren askatasun eremuaren muga ? ...
Bestearenganako ameskeriaren prismaren inguruan landutako lan koregrafiko hau manera klasikoko pauso doble eraldatu bat da. 

Distribuzioa

  • Dantzariak : Chloé Sindéra, Oihan Indart.
  • Koregrafoa : Pantxika Telleria.
  • Koregrafo laguntzailea : Jose Cazaubon.
  • Musika konposaketa : Manu Matthys.
  • Komunikazioa : Marion Morin
  • Ekoizpena : Marion Morin 

Edukia

Bihotz2 30 minutuko karrikarako emanaldi bat da.
Bihotz2-ren idazkera koregrafikoak Frantz Schubert-en “Neska gaztea eta heriotza”-ren musikalitatea du abiapuntu, Andante-ren bigarren mugimendua. Bigarren denbora batean, Pantxika Telleriak koregrafia idazkeran berriz murgildu nahi izan du "pas de deux" generoan oinarritutako gorpuzkeren inguruan.
Honetarako Pantxika Telleriak kolore elektroniko bat eman nahi izan dio soinu bandari Manu Matthys artistarekin lan eginez. 

Gehiago irakurri

Maskaradak

2009/02/01 10:00 Urdiñarbe

Aurten Barkoxeko gazteek hartu dute maskaradak prestatu eta herriz herri eramateko ardura.
9:00etan Barrikadak, Kerestuen jokoak eta Aitzindari beltzen dantza
15:30etan emanaldi nagusia.

Gehiago irakurri

Haatik: Itsas Lapurrak

2016/02/06 17:00 Ustaritze, Kiroleta frontoia

Datorren Larunbatean, Otsailak 6, Ustaritzen antolatzen den Hartzaro Festibalaren egitarau barnean Haatik-ek Itsas Lapurrak Ikuskizuna eskeiniko du arratsaldeko 17etatik aurrera Kiroleta frontoian.

Sinopsia:

Euskaldunok harreman berezia izan dugu beti itsasoarekin. Nabigatzaile trebeak izan gara arrantzarako zein merkataritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere. Zaila zen hiru jarduera horiek bereiztea.

Ontzi askok burdina eta tresnak Lisboara edo Arroxelara eramanez hasten zuten bidaia, han gero balearen eta bakailaoaren arrantzarako beharrezkoa zutenaren truke aldatzeko. Baina arrantzarako bidean ahulagoa zen etsairen bat ikusiz gero, kortsario ere bihurtzen ziren harrapatutako ontzia etekinen poltsara gehitzeko.

Haatik Dantza Konpainiaren helburua, garai hartako bizipenak kontatzea da. Dantzaren bidez gure itsasertzeetako bizitza irudikatu, itsasontzien joan etorriek sortzen zuten kultura ezberdinen arteko elkarbizitza azaldu eta itsas gizon eta emakumeen artean presentzia handia izan duten sineskerietan sakonduz. 

Fitxa artistikoa:

Zuzendaritz eta koreografia: Aiert Beobide

Dantzariak: Anne Jauregi, Iker Sanz, Itziar Doyharzabal, Irati Sorondo, Nerea Ezenarro, Nagore Zabala, Jon Arsuaga eta Aiert Beobide.

Jantziak: Ramón García

Irudia eta komunikazioa: Iurre Aranburu

Arduradun teknikoa: Anartz Beobide 

Loturak:

Hartzaro festibala 2016 egitarau osoa: http://www.eke.eus/fr/fichiers/hartzaro-2016

Argazkiak: http://haatik.com/argazkiak/itsas-lapurrak-ikuskizuna/

Bideoa: https://vimeo.com/144300548

Gehiago irakurri

Udalerri Euskaldunen Eguna

2014/06/14 11:30 Tolosa, Plaza Zaharra

Udaberri Dantza Taldeak Tolosan antolatuko den Udalerri Euskaldunen Egunean parte hartuko du herriko beste hainbat eragilerekin batera eta herriko kaleetan barrena ibiliko da Lapurdiko inauterietako dantzak eskainiz.

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2015/11/22 11:30 Hendaia, Gaztelu zahar pilotalekua

Igande huntan, azaroaren 22an, Hendaiako Gaztelu Zahar frontoian 11:30ean, mutxikoak eta bertze dantzatzeko aukera izango dugu.

Mutxikoak Dantza Taldearen musikariek animatuta.

Ez da dantzari trebea izan behar parte hartu ahal izateko.

Sarrera doan

www.mutxiko.org

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/07/12 17:00 Maçaners, Bartzelona

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Oinetan

2014/12/12 19:30 Pasaia, Pasai Antxoko Azoka

Haatik Dantza Konpainiak eskainiko du Errimak Oinetan ikuskizuna

Gehiago irakurri

Aiko Taldea Markinan

2014/07/17 19:00 Markina

Gehiago irakurri

Dantza tailerra : Hirietako basa oihanaren legeak

2017/10/26 10:30 Senpereko Larreko kultur gunea

DANTZA TAILERRA : Hirietako basa oihanaren legeak

Elirale dantza konpainiak nerabeei zuzendutako dantza tailer bat antolatzen du 2017ko Urriaren 26etik 28ra Senpereko Larreko kultur gunean.

Parte hartzaileek 2 ikuskizun ikusteko eta ikuskizunen artistak ezagutzeko aukera izanen dute.

Tailerran ondoko ikerketa ardatzak landuko dira :

  • Zein dira gaur egungo gizartearen eraginak gure gorputz eta zentzumenean ?
  • Nola mugitu hirietako basa oihanean ?
  • Zerk bultzatzen gaitu geure baitatik ateratzen ?

Tailerraren bilduma Urriaren 28an, arratsaldeko 7etan, Ainhoako Elkartetxe gelaren aurrean aurkeztua izanen da.

Tailerra : 10:30-13:00 / 14:00-16:00

Prezioa : 45 € (ikuskizunen sarrerak barne)

Parte hartzaileen adina : 13 urtetik 16 urtera

Izena eman : + 33 633 42 38 47

Gehiago irakurri

‘Ezpata-dantzak eta ezteiak’.

2008/09/28 19:30 Zumarraga, Antio

Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako ikuskizuna

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/07/19 16:15 Lekeitio, Herriko Plaza

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan zuzenean

2014/08/02 19:00 Algorta, Telletxe plaza (metro geltokia)

Gidatutako dantzaldia, musika eta dantza tradizional ludikoa oinarri hartuta: sokan, lotuan, soltean, korruan, taldeka... denetarik. Musika zuzenean Jainaga eta Narbaizarekin. Dantza gidaria: Patxi Montero. Antolatzailea: Algortako jai batzordea

Gehiago irakurri

Aiko Taldea Errenterian

2014/07/19 18:30 Errenteriko Alamedan

Erromeri eguneko egitarauan barruan, Aiko Taldearen emankizuna.

Gehiago irakurri

‘Maisuak’

2007/06/25 00:30 Errenteria, Xabier Olaskoaga plaza

Aiko Taldearen ikuskizuna Errenteria Dantzan 2007 egitarauaren barruan

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/07/25 23:00 Zigoitia (Araba), Ondategiko Bengolarra Parkea

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan zuzenean

2014/09/16 19:30 Bergara, San Martin plaza

Gidatutako dantzaldia, musika eta dantza tradizional ludikoa oinarri hartuta: sokan, lotuan, soltean, korruan, taldeka... denetarik. Musika zuzenean Jainaga eta Narbaizarekin. Dantza gidaria: Patxi Montero. Antolatzailea: Bergarako Udala (San Martin jaiak)

Gehiago irakurri

Ostadar Dantza Taldea: Euskal soinu tresnen erakusketa-hitzaldia

2015/03/16 19:00 Beasain, Usurbe antzokia

Ostadar Dantza Taldeak euskal soinu tresnen inguruko erakusketa-hitzaldia eskainiko du Beasaingo Usurbe Antzokiko erakusketa-aretoan egun eta ordu hauetan:

-Martxoak 16, astelehena: 19:00etatik 21:00etara

-Martxoak 17, asteartea: 19:00etatik 21:00etara

-Martxoak 18, asteazkena: 19:00etatik 21:00etara

-Martxoak 19, osteguna: 19:00etatik 21:00etara

-Martxoak 21, larunbata: 19:00etatik 21:00etara

Gehiago irakurri

“Gravité” “A Comme à Venir”

2009/04/25 20:00 Bilbao, La Fundición

L'Experience Harmaat- Fabrice Lambert/Paris

Gehiago irakurri

Fandango lehiaketa

2016/01/24 11:00 Hendaia, udaletxe aurrean

Bixintxo besten karietara:

FANDANGO LEHIAKETA
Heldu den igandean, urtarrilaren 24an, Hendaiako udaletxe aurrean 11:00tan.

Izen-ematea:
- Igandean bertan 10:30etik aurrera
edo
- Antolatzaileei idatziz: mutxiko@infonie.fr edo akelarre64700@hotmail.com

Bikotekide zaharrenaren adinaren arabera hauetako kategoria batean parte hartu ahal izango da: haurrak, nerabeak, gazteak, helduak.

Dantzarien jazkerak ere puntuatuko du.

Lehiaketa amaitutakoan mutxikoak guziendako (4. igandeetan Hendaian ohi dugun bezala)                                               

                                  

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2014/09/11 20:00 Elorrio, txosna gunean.

Gidatutako dantzaldia, musika eta dantza tradizional ludikoa oinarri hartuta: sokan, lotuan, soltean, korruan, taldeka... denetarik. Helburua: herritarrok elkarrekin dantzan ondo pasatzea. Dantza gidaria: Patxi Montero. Antolatzailea: Txosnak (Elorrioko jaiak)

Gehiago irakurri

Aiko Lemoako jaietan

2014/07/31 20:30 Lemoako plazan

Gehiago irakurri

Beasaingo Dantza Topaketen XV. eguna

2015/05/24 11:00 Beasain

Beasaingo Loinatz Jaietako egitarauaren barnean, Beasaingo Dantza Topaketen XV. eguna ospatuko da egun osoan zehar. Aurtengo dantza talde gonbidatuak Arrola (Baigorri), Adurtza (Gasteiz), Sustraiak (Legazpi) eta Ortzadar (Iruñea) izango dira.

Goizean, 11:00ak inguruan, dantza talde batzuen desfilea Igartza ingurutik hasten den bitartean, gainontzekoak Zaldizurreta kaletik (Gipuzkoa Plaza paretik) abiatuko dira. Talde guztiak 12:30ak inguruan elkartuko dira Erauskin plaza inguruan (Loinazko San Martinen estatuaren parean).

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, dantza-erakustaldi irekia izango da Kale Nagusitik abiatuta. Herriko trikitilariek girotuta, dantzariez gain, kalean dabilen edonork izango du bertan dantzatzeko aukera.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/07/31 20:00 Gueñes, Herriko Plazan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Sahatsa dantza taldea

2016/10/15 22:00 Azpeitia, Soreasu Antzokia

Larunbat honetan eskeiniko dute Julian Barrenetxea Abesbatzak, Azpeitiko Musika Bandak eta Sahatsa Dantza Taldeak elkar lanean prestatu duten ikuskizuna.

Saioak lau zati desberdin izango ditu.

Gehiago irakurri

Txertubi: dantzaldia

2014/09/21 12:30 Errenteria, Gernika plaza.

Txertubi taldeak dantzaldia eskainiko du Errenteriako Atlantikaldia jaialdi berrian.
Hamabi dantza / doinu berri aurkeztuko ditu emanaldi honetan.
Taula gainean musika jotzen izango dira Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Txus Aranburu (soinua, pianoa eta perkusioa) eta Arkaitz Miner (arrabita, mandolina eta perkusioa). Plazan dantza gidatzen, Patxi Montero. Eta soinua zaintzen, Jonan Ordorika.

Gehiago irakurri

“Gravité” “A Comme à Venir”

2009/04/23 20:00 Gasteiz, Artium

L'Experience Harmaat- Fabrice Lambert/Paris

Gehiago irakurri

Aiko Ean

2014/08/09 18:00 Ea, frontoia

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/08/08 21:15 Maruri-Jatabe, Herriko Plazako Karpa barruan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Sahatsa plazan

2017/07/15 20:00 Azpeitia, Herriko plaza

Gehiago irakurri

“Inauterien inguruan” J.C. Etxegoien “Xamar”en hitzaldia

2010/02/03 11:00 Bilbo, Kafe Antzokia

Juan Carlos Etxegoien “Xamar” filologo eta ikertzaile nafarrak euskararen kultura unibertsoa ikertu du, hizkuntzaren dimentsio antropologian sakonduz. Besteak beste, Orekan, Orhipean eta Euskara Jendea liburuak idatzi ditu hizkuntza izaki bizia dela eta bere inguruan kultura osatzen dela erakutsiz. Oraingoan inauteriek duten jatorria eta esanahia izango ditu hizpide, Zenbat Gara elkarteak prestatutako hitzorduen baitan.

Gehiago irakurri

Aiko taldea

2014/09/20 18:30 Artea

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/08/10 20:00 Zaratamo, Herriko Plazan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Haatik: Itsas Lapurrak

2017/06/10 19:30 Gasteiz, Espainia Plaza

Haatik Konpainiaren Itsas Lapurrak ikuskizunaren bi emanaldi ikusi ahal izango dira Gasteizeko Kaldearte Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldian.

Ekainak 10 Larunbata

Espainia Plaza 

19:30

22:30

Ikuskizunaren Info +

Gehiago irakurri

“La consagración de la primavera”

2007/11/09 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Heddy Maalem konpainia

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2014/10/11 20:00 Barakaldo, San Bizente

Laguntasuna dantza taldeak gonbidatuta, Herrixa Dantzan dantzaldia emango dugu Barakaldoko San Bizente plazan. Musika tradizionala oinarrian, dantzarako egitarau ludikoa proposatuko dugu: sokan, korruan, taldeka, bikotean... denetarik. Helburua, adin ezberdinetako herritarrok elkarrekin dantzan ondo pasatzea. Dantza gidaria: Patxi Montero.

Gehiago irakurri

Aiko

2014/09/26 19:00 Bilbo, Erribera merkatua

Dantzaldi ibiltariaren dantzaldia.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/08/27 17:00 Laudio, Lamuza Parkean

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Haatik: Hormek diote On stage

2017/10/27 20:30 Tolosa, Leidor Antzokia

2017ko dantza Zirkuitoaren barnean Haatik Dantza Konpainiaren azken lan ikusgarriaz gozatzeko aukera izango da Tolosako Leidor Antzokian.

Hormek esango luketeena aitzaki hartuta, elkarbizitzako zailtasun eta arazoez ausnartzen duen dantza ikuskizuna da. 

SARRERAK ESKURAGARRI HEMEN!

HORMEK ez dute ahorik, ez dute mihirik, ez dute begirik, ez dute belarririk; ez dakite hizketan, ez dakite entzuten, baina begiratu egiten digute…

BEGIRATU ETA HAIEK BIZITAKOA ETA IKUSITAKOAN PENTSATZEN JARRIKO BAGINA? EDO EGUN BATEZ HITZEGITEKO GAI BALIRA?

Informazio gehiago: www.haatik.com

Gehiago irakurri

“La consagración de la primavera”

2007/11/10 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Heddy Maalem konpainia

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2014/10/17 19:30 Arrasate, Uarkape taberna

Herrixa Dantzan dantzaldien ikasturte hasiera Arrasaten. Maiatza bitartean hilean behin egingo ditugu. Adi egun, leku eta ordutegi berriei: orain hileko hirugarren ostiralean, 19:30etatik 21:00etara, Uarkape pilotalekuko tabernan. Hori bai, lehen bezala, sarrera doan, parte hartzea libre, eta helburua, elkarrekin dantzan ondo pasatzea. Dantza gidaria: Patxi Montero. Antolatzailea: Portaloi elkartea.

Gehiago irakurri

Ostadar: Urratsak bidegurutzean

2015/12/26 19:30 Beasain, Usurbe antzokia

Ostadar Dantza Taldeak Gabonetako urteroko dantza-ikuskizuna eskainiko du datorren abenduaren 26an, larunbata, Beasaingo Usurbe Antzokian, Urratsak bidegurutzean izenburupean. Sarreren prezioa 5 eurokoa izango da, eta egunean bertan erosi ahalko dira.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: dantzaldi-erromeria

2016/04/01 19:00 Portugalete, Solar Enparantza

Dantzaldi-erromeria Aiko taldearekin.

19:00etan Portugaleteko Solar Enparantzan (Udaletxe ondoan). Eguraldi txarra balego Merkatu Plazan (udaletxe ondoan ere).

Gehiago irakurri

Aiko

2014/09/27 19:00 Ondarroa, Beikozini

Dantzaldi ibiltariaren dantzaldia.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/08/15 23:30 Donostia, Konstituzio plaza

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/08/31 19:00 Erandio, Herriko Plaza

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

“Lur Sagar”

2008/10/18 20:00 Amorebieta, Zornotza Aretoan

Dantzaz Konpainia “Songeurs”, “Ameslariak”… Pieza hau hiru emakumerentzat sortu zen hasiera batean. Dantzaz Konpainia eskatuz, gizonentzat moldatu eta azkenean berriz sortu du Garcia-k: bertako hiru pertsonaien ametsetako munduan barneratzea proposatzen du.

Gehiago irakurri

Aiko

2014/10/04 19:00 Sestao, Kasko plaza

Euskal ezkontzaren egitarauaren barruan, Aikoren Erromeria.

Gehiago irakurri

2h ikusgarria

2007/08/12 18:00 Ainhoa

Ainhoako pestendako 2 orduko euskal dantza ikusgarria Beskoitzeko Oinak Arin taldeak emanik.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/09/07 19:30 Baranbio, Herriko Plaza

Dantza errezak ikasi eta dantzatzeko aukera.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Ihauterietako dantza-desfile herrikoia Beasainen

2016/02/06 10:30 Beasain

Urtero bezala, Ihauterietako larunbatean (otsailak 6), dantza-desfile irekia antolatu du Ostadar Dantza Taldeak Beasaingo (Gipuzkoa) kaleetan zehar, 10:30etik aurrera. Aurten ere, Euskal Herriko leku ezberdinetan ikus daitezkeen ihauteri dantzak eskainiko dituzte. Era berean, dantza taldeak deialdi berezia egin nahi die herritarrei dantza-desfilean parte hartzeko, horretarako antolatutako entsegu irekietara gonbidatuz.

Gehiago irakurri

Txertubi: dantzaldia

2014/12/28 19:00 Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia

Txertubi taldearekin dantzaldia:

  • Arkaitz Miner: arrabita, mandolina, perkusioa, ahotsa.
  • Txus Aranburu: soinua, pianoa, perkusioa, ahotsa.
  • Amaiur Cajaraville: kontrabajua, ahotsa.
  • Patxi Montero: dantza gidaria

Dantza eta musika tradizionalekin osatutako errepertorio berria aurkeztuko dugu.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2016/04/15 19:30 Durango, Plateruena Kafe Antzokia

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031