Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Beasaingo Udalbatzaren soka-dantza

2014/06/01 12:30 Beasain. San Martin plaza

Gehiago irakurri

Dantzaldia

2014/03/30 12:00 Zarautz, Musika Plaza

Lagun artean dantza egiteko aukera Alaken taldearen eskutik:Jauziak, Jotak, dantza lotuak zein taldekoak.

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan zuzenean: XUT

2014/04/06 19:00 Elgeta, Espaloa Kafe Antzokia

Iruñeako Xut talde historiko / berriak dantzarako musika ederra egiten du. Herrixa Dantzan saioetan sarri erabili izan ditugu Xut-en doinuak, grabatuta. Oraingoan, zuzenean izango ditugu geurean. Agarrauan, soltean, jauziak, kontradantzak, bolant dantza, Baztango zortzikoa... Aparteko aukera izango da. 2012an CD berria argitaratu zuten, Gara 2012, baina zuzeneko emanaldi gutxi egin dute. Sarrera doan (txapela pasako dugu). Parte hartzea libre. Laguntzailea: Elgetako Udala

 

Gehiago irakurri

Indarteriak: inauteriak martxan 3.0 eta kitto!

2017/02/24 21:00 Gasteiz, Andra Mari Zuriaren plaza

Badirudi, aurten ere, hirugarrengoz jarraian, pertsonai maltzur batzuek Gasteizera hurbilduko direla Inauteria lapurtu nahian. Baina, Hartza eta bere lagunak musikaz, dantzaz eta alaitasunez hori saihesten saiatuko dira. Lortuko ote dute? Zatozte zuek ere Hartzari laguntzera!

Gehiago irakurri

Ertza: Hariak

2017/02/03 20:30 Leioa, Kultur Leioa

Hariak, istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi, eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza izango da. Harkaitz Cano idazleak aukeratu, jaso eta moldatutako benetako jendearen benetako istorioak. Gizaki itxurako txotxongiloek eta txotxongilo itxurako dantzariek lehen pertsonan kontatuak Iñar Sastreren musikaz lagundurik. Obraren sorkuntza prozesua 2016an zehar egingo da.

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Natalia de Miguel, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, María Andrés, Claudio Rojas.
  • Testua: Harkaitz Cano, Joseba Sarrionaindia.
  • Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz.
  • Panpinen egileak: Dejabu panpin laborategia.
  • Argien diseinua: Oscar Grijalba.
  • Eszenografia: Pello Artola.
  • Musika: The Gateless Gate, Silent Strangers, Germanager, Kai Engel, Learning music, Nest, J.S.Bach.
  • Ekoizpena: Ertza
  • Banaketa: Isabel Jiménez (infinitaescena.com)
  • Argazkia: Gorka Bravo

Gehiago irakurri

10 & 10 Danza Bilbon

2004/12/18 00:00

Contrastes, Cía 10 & 10 Danza
La Fundición - Bilbo
Abenduak 18 eta 19, 20.30

Gehiago irakurri

Dantzaldi-erromeria Alaken taldearekin

2014/02/23 12:00 Zarautz, Musika Plazan

Dantzaldi erromeria Zarauzko Musika Plazan eguerdiko 12etan ALAKEN taldearen eskutik.

Gehiago irakurri

Iruñeko Kauteroak

2015/02/07 11:00 Iruñea, San Lorentzo karrika

Iruña Taldeak beste behin ere animalien dantzak eskainiko ditu zortzi zaldikoz lagunduta, Iruñeko Kauteren kalejiran. 

Kauteroen kalejira: San Lorentzo, kale Nagusia, San Saturnino, Udal Pza, Mercaderes, eta Mañuetan barna, Merkaturaino. Iruñeko Gaiteroek, Iruña Taldeak San Lorentzoko Dantzariek eta beste zenbait taldek lagundurik. Bide beretik itzuliko dira.

Gehiago irakurri

Bizkaian Emakumeak Dantzari

2016/11/05 18:30 Durango, Andramariko elizpea

Anitzak dira azkenaldian entzun diren emakume dantzarien inguruko kontuak. Bizkaiko emakumeek azken hamarkadotan egin dituzten dantzak, alabaina, ez dira askotan tradiziotzat hartzen. Honen aurrean, eta gure herriaren eta dantzaren historiaren parte diren dantzek aurkeztuak izateko aukera bat izan dezaten, aurten ere IV. Bizkaian Emakumeak Dantzari Ekitaldia aurkezten dugu. Gure eskualdeetako dantza taldeetan ume, gazte zein ez hain gazteei erakusten zaien eta erakutsi izan zaien dantzak agerraldi berezi honetan aurkeztuz.

Ekitaldiaren aurretik kalejira izango dugu 18:00tan, azokatik hasita. Iluntzeko 18:30tan hasiko da Andra Mari elizpean dantza agerraldia eta hau bukatzean, erromeria izango dugu parte hartzaileek eta nahi duen orok parte har dezaten. 

Erdu!

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Dantzaren Nazioartekotzeko proposamenak

2014/10/25 11:00 Bilbo, Rekalde Aretoa

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea euskal dantza konpainia eta sortzaile profesionaleen dantza lanak nazioartekotzeko ekintza plan bat garatzen aritu da.
Datorren Urriak 25 larunbatean BAD Jailadiaren programaketaren barruan,  lan-mahai bat antolatu dugu, topaketa honen helburua, proiektu honetan biltzen diren edukinak aurkeztea, garatzea eta eztabaidatzea da, gure esku dauden nazioartekotzeko tresnen mapa zabalago bat marrazteko asmoz.
Topaketa, dantza sektore osoari dago zuzenduta, eta arlo desberdinetatik beraien nazioartekotzearen gaineko esperientzia edo ikuspuntua konpartitu nahi duten partehartzaileei zabalik egongo da, ADDEk garatutako ekintza planak biltzen dituen edukinetatik abiatuta.

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2015/12/27 11:30 Hendaia, Gaztelu Zahar Frontoia

Hendaiako Mutxiko Elkarteak hilabetero (laugarren igandean)  egiten den mutxiko dantzaldira gonbidatzen zaitu. Igande honetan denboraldiari amaiera emango diogu zuzenezko musikarekin eta gabon kantak  abestuz.

www.mutxiko.org

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/05/10 19:00 Orduña, Herriko Plazan ("Ochomayos")

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Tio Teronen Semeak; "Freshcool"

2016/08/09 19:00 Berastegi

Gehiago irakurri

Iruña Taldea

2015/06/22 17:00 Itzaltzu

Iruña Taldeak dantza eta musika emanaldia eskainiko du Itzaltzuko bestetan arratsaldeko bostetan.

Gehiago irakurri

Erakusketa: Lore Gazteak 50 urte

2014/12/01 17:30 Arrasate, Kulturate

Lore Gazteak dantza taldeak 50. urteurrena ospatzeko, argazki eta erropa erakusketa antolatu du. Abenduaren 1ean zabalduko da dantza taldearen ibilbidea bilduko duen erakusketa.

Ordutegia : Astelehenetik larunbarera 17:30-20:30

Gehiago irakurri

Kresala: Buba eta Bubu

2017/03/11 17:00 Donostia, Antzoki Zaharra

17:00etan Buba eta Bubu haurrentzat dantza ikuskizuna
Kresala Dantza Taldeak “Buba eta Bubu” ikuskizuna aurkeztuko du. 2011an Gernikako Lizeo antzokian estreinatu zuen obra, 50 minutuko iraupena du eta 24 dantzarik parte hartuko dute. Ikustearen, entzutearen eta sentitzearen plazer hutsa bilatzen duen eta formatu txikian haur hezkuntzako haurrei zuzendurik dagoen dantza ikuskizun xumea da Buba eta Bubu.
Bideo lotura Enlace a video:BUBA eta BUBU ikuskizunaren aurkezpen bideoa


Bigarren zatian berriz, Txirri, Mirri eta Txiribitonek “Patxistein Doktorea” ikuskizuna aurkeztuko dute.  2016an Andoaingo Bastero antzokian estreinatu zuten obra, 45 minutuko iraupena du eta 3 pailazo parte hartuko dute.

Patxistein Doktorea izeneko ikuskizuna. Oraingo honetan, hiru pailazoek Patxistein Doktorea izeneko pertsonaiarekin egingo dute topo eta zientzilari zoro honen maltzurkeriak saihesten biziko dituzten abentura ugari.

Gehiago irakurri

Aiko dantzaldia Plateruenan

2014/03/30 18:00 Plateruena Durangoko Kafe Antzokia

Dantzaldi Ibiltariaren barruan, Aiko Taldeak hilabetero egiten duen erromeria.

Gehiago irakurri

Iruñerriko III. Euskal Jaia

2014/05/17 00:00 Iruñeko Alde Zaharra

Egitaraua:

10:00etan herri gosariak Estafeta eta Jarauta karriketan.

11:00etan La Unica taldeko dantzari tikien emanaldia Santa Ana plazan.

11:30ean kalejirak Alde Zaharreko karriketan barna: dantzariak, joaldunak, erraldoiak, trikitilariak, txarangak, fanfarreak…

13:00etan ekitaldi nagusia Udaletxeko plazan.

13:30ean Larraindantza eta erraldoien topaketa Gazteluko plazan.

15:00etan herri bazkaria Arrano elkartean. Bazkalondoan Ostatu ibiltaria taldea.

17:00etan Ederlezi pastorala Burgoen plazan.

18:00etan dantzaldia Nabarrerian: Karrikadantza eta Zwekere

19:00etan elektrotxaranga Alde Zaharreko karriketan barna (Kalekaldetik abiatuta).

19:00etan kontzertuak Jarana peñan: Revital eta Prest!

22:00etan luntxa Jarauta tabernan.

23:00etatik 2:30etara kontzertuak Jarauta tabernan: Goienetxe Anaiak, Skabidean eta Chotakabra

Gehiago irakurri

Arnegiko Dantza Eguna

2017/07/01 11:00 Arnegi, Plaza

Aurten, Arnegiko dantzari eta dantzari ohiak bai eta herrian den euskal dantzaren ohidura ohoratuak izanen dira.

Egun horren helburua goizeko 11tan eginen dugun kabalkadean herritar guzien biltzea da.

Gehiago irakurri

Elirale: Oa Huetak

2017/05/12 09:30 Itsasu, Herriko etxea

Chloé, Oihan eta Paxkalek Lodikroko liburu haundia Eliraleren selauruan aurkitu dute. Orriak itzuli eta...krokodilo, pinpilina, bizikleta, eta beste gauza frango agertzen zaizkie. 

Bizia eta poetikoa, ikuskizunaren hitzen erritmoa eta testuaren musikaltasunak gorputzak biziarazten ditu.

Euskal hizkuntzaren hitzek, interpreteen ahoetan, gorputz dantzarien ahalmenak idekitzen dituzte baita giro musikal harrigarri bezain ainitz bat sortuko. 

  • Interpreteak : Oihan Indart, Chloé Sindera eta Paxkal Irigoyen
  • Taularatzea : Pantxika Telleria eta Jose Cazaubon
  • Osagarriak : Annie Onchalo eta Maialen Maritxalar
  • Ekoizpen arduraduna : Marion Morin
  • Idazlea: Amaia Henebutte
  • Iraupena : 30 minutu

Gehiago irakurri

San Juan bezperako soka-dantza

2015/06/23 22:00 Errenteria, Herriko Enparantza

Urtero bezala Ereintza Dantza Taldeko kideek, Errenteriako Udala osatzen duten udalbatzako ordezkari batzuekin batera, San Juan bezperako soka-dantza egingo dute Herriko Enparantzan 22:00etan.

Gehiago irakurri

Debagoieneko Dantzari Eguna

2015/04/18 17:30 Antzuola

Debagoiena Bailarako Dantzari Eguna ospatuko da Apirilaren 18an Antzuolan.

17:30 Kalejira

18:00 Herriko plazan saio nagusia

Dantza taldeak:

- Oñatz (Oñati)

- Arrostaitz (Arrasate)

- Lore Gazteak (Arrasate)

- Oinarin (Antzuola)

Gehiago irakurri

Lamiako Maskarada

2017/05/26 17:30 Lamiako auzoa (Leioa, Bizkaia)

Leioako Lamiako auzoaren izena omenduko duen jaia ospatuko da maiatzaren 26an, Lamiako Maskarada, alegia.

Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira. Ospakizun bakarra da Euskal Herri osoan, Maskarada Inauterietatik desberdintzen delako.

Ikuskizunean Prudentziaren kondairak bizia hartuko du Antonio Truebaren ‘El Canto de la Lamia’-ren bitartez eta jai moduan aurkeztuko da. Hiru atal izango dira: 17:30ean, 18:00etan eta 22:30ean.

http://lamiakomaskarada.blogspot.com.es/

https://www.youtube.com/watch?v=oOrVQsbJSDA

Gehiago irakurri

Muxikoak

2014/03/02 12:00 Irtun, San Juan plaza

Ohiko saioekin jarraiki, martxoaren 2an, hilabeteko lehen igandearekin, Irungo San Juan plazan, muxikoak eta beste euskal dantzekin gozatzeko tenorea izanen dugu eguerdiko 12:00etan.

Ez da dantzari trebea izan behar saioan parte hartzeko.

Antolatzaileak: Meakako adiskideak.

Gehiago irakurri

Bilaka kolektiboa

2016/09/17 20:30 Angelu, Quintaou Antzokia

Irailaren 17an, larunbatarekin, Angeluko Antzokian 20:30ean.

Bilaka xede handi batetik sortu da : euskal sorkuntza koreografikoari dinamika berri bat ematea.

Bere lehen sorkuntzarentzat, Bilakak hiru euskal koreografo gazte gonbidatzen ditu :

Hiru pieza hiru mundu koreografiko ezberdinentzat, euskal dantzaren sustraietan eta adierazpen abangoardistan barna ibiliz. Euskal Herriko hogeita hamar bat dantzari eta musikari biltzen dituen triptikoa, Angeluko Antzokian deskubritzen ahalko dena.


Gehiago irakurri

Soka eta irradaka Euskararen Egunean

2015/12/03 19:00 Arrasate, plaza

Euskararen Eguna ospatzeko, kantu eta dantza kalejira egingo dugu Arrasaten, Seber Altube plazatik abiatuta. Portaloi elkarteak eta herriko txistulari eta trikitilariek lagunduko dute ibilbidea. Ekitaldia amaitzeko, Euskararen Eguneko adierazpena irakurri ostean, sokan elkartu eta irradaka egingo dugu. Bertso eskolak sortu ditu irradakarako hitzak. Antolatzailea: Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartea.

Gehiago irakurri

Laudioko XVII. Aurresku eta Fandango eta Arin-arin lehiaketa

2014/08/16 17:00 Laudio, Herriko plaza

Urtero legez Fita fik euskal soinutresna elkarteak aurresku eta fandango eta arin-arin lehiaketa antolatu du Laudioko San Roke jaien karietara. Lehia abuztuaren 16an izango da Laudioko Herriko Plazan. 18:00etan aurresku lehiaketa eta 19:00etan fandango eta arin-arin lehiaketa. Izena emateko egunean bertan 17:00etatik 18:00etara. Sariei dagokionez aurresku sailean lehenengoak txapela, Fidel Largatxaren eskulana eta 190€ eskuratuko ditu. Bigarrenak Fidel Largatxaren eskulana eta 120€. Hirugarrenak, berriz, 60€. Fandango eta arin-arin sailari dagokionez, lehengo postua erdiesten duen bikoteak txapela, zapia, Fidel Largatxaren eskulana eta 225€ lortuko ditu. Bigarrenak Fidel Largatxaren lana eta 160€. Hirugarren bikoteak 100€ko saria izango du. Saririk gabeko dantzari bakoitzak 40€ko dieta jasoko du. Dantzatu beharreko aurreskuari dagokionez Uriko Aurreskua bezala ezagutzen duguna izango da, jotzaile lanetan txistu banda izango da. Fandangoa ere txistulariek joko dute, arin-arina, berriz, trikitixa eta panderoak.
Izen ematea lehiaketa lekuan 17:00etatik aurrera.

Informazio gehiago:
fitafikeskola@gmail.com

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Emakumea euskal dantzan: Gezur baten historia

2017/03/09 19:30 Portugalete, Elai Alai Aretoa (Santa María kalea 10)

Emakumearen nazioarteko egunaren biharamunean (Martxoaren 9an) Oier Araolaza dantzari, kazetari eta antropologo Elgoibartarraren "Emakumea euskal dantzan: gezur baten historia" hitzaldia izango dugu 19,30tan Elai Alai Kultur Elkartearen Aretoan (Santa Maria kalea 10, Portugalete).

Gehiago irakurri

Txatamorroak, aittun handiya ta amin txikiya

2017/02/28 16:00 Arbizu

Arratsaldez eta iluntzean txatamorroak aterako dira karrikara, eta iluntzean aittun handiya eta amin txikiya erreko dituzte plazan.

Gehiago irakurri

Ortzadar: dantza-musika emanaldia

2015/04/18 19:00 Corella

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Corellan emanaldi bat emango du. Bertan, hurrengo dantzak eskainiko dira:

  • Belauntzingoa
  • Matelota
  • Erriberako Dantzak
  • Arizkungo Sagar-dantza
  • Arantzako Dantzak
  • Zuberoako Dantzak
  • Nafarroa Beherako Dantzak

Gehiago irakurri

Urbeltzen Dantza Ganbara

2014/11/12 20:00 Bilbo, Kafe Antzokia

Juan Antonio Urbeltz dantza maisuak hilean behin gidatzen duen euskal dantza saio irekia.

Gehiago irakurri

Eskola Dantza Taldea Herreran

2014/06/22 13:00 Herrerako plaza

ESKOLA Dantza Taldeak, Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdiaren barruan, emanaldia eskeiniko du Herrerako plazan.

Gehiago irakurri

Maritzuli: Nundik Nora ?

2016/02/28 17:00 Senpere, Larreko kulturgunea

Xiberoako dantzen teknika luzaz ikasi eta gero, dantza forma horren erroetara joanez bere interpretazioa aldatuko zuela ulertu du, Jon Iruretagoyenak. Kuriositatea eta pasioak lagundurik Xiberoako maskaradak hornitzen dituen dantza historikoaren bideetatik zehar ibili da.

Biarritzeko Maritzuli konpainiak, dantzari apartez osatua da. Dantzari hauek adierazteko gai dira baita urratsa eta teknika manipulatzeko. Konpainiaren azken ikusgarria egiazko ipuin bat bezala irakurtzen eta miresten da. Jon eta Claude Iruretagoyenak eszenaratzen dute ikusgarria. Konpainia hunen lan luzeak, bulzatzen du talentu eta erreferentziako konpainia toki bekaizturat, euskal herrian dantza tradizionalaren sailean, bere mugetaz aise haratago.

 Erreserbak : www.larreko.fr - 05 59 54 93 96

Gehiago irakurri

Errebal: Dantzaldi gidatua

2016/05/14 19:00 Orio, Herriko enparantza

Orion lau urtez behin egiten den Balearen egunean dantzaldi gidatu egingo dugu, herriko enparantzan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. 

Balearen eguneko egitarau osoa

Gehiago irakurri

Donostiako Udal Musika eta Dantza eskolaren emanaldia

2017/04/07 19:30 Usurbil, Sutegi Kultur Etxea

Usurbilgo V. Dantza Egunaren barruan hainbat ekitaldi antolatu ditu aurtengoan Orbeldi Dantza Taldeak Usurbilgo Udala eta Hurbilago Merkatari Elkartearekin elkarlanean.

Lehen ekitaldian, Donostiako Udal Musika eta Dantza eskolak dantza klasikoko emanaldia eskainiko du Sutegi Kultur Etxeko auditorioan. Sarrera doakoa izango da.

Gehiago irakurri

Umeen soka-dantza

2014/06/03 12:00 Beasain. San Martin plaza

Gehiago irakurri

Erromeria

2014/04/05 19:00 Hernani, Plaza Berri

Hernanin, XIX. Dantzari Festa ospatzen dela eta aste beteko egitarau bete-betea prestatu dute eta aste honi hasiera emateko erromeria Alaken taldearekin. 

Gehiago irakurri

Tio Teronen Semeak

2016/08/15 20:00 Araia (Araba)

Freshcool

Gehiago irakurri

Erromeria Zerainen San Ixidro arratsean

2016/05/15 17:00 Zerain, Urubiko bilera lekua

Maiatzaren 15ean, San Ixidro egunean, arratsaldeko 5etatik aurrera, erromeria egingo da Zeraingo Barbari auzoan, Urubiko txabola ondoan (Barbari auzoa Zeraindik Zegamarako bidean dago).

Soinu-joleak, txistulariak eta arrabitariak ez ezik, toka-jokoa eta herri-kirolak ere izango dira bertan. Eta nola ez, nahikoa jan-edan!

Dantza pixkat egin, kontu batzuk esan eta arratsalde eder bat igaro nahi duenarentzat aukera paregabea da. Eta, gainera, paraje berdingabean!

Gehiago irakurri

10 y 10 danza Altsasun

2006/03/25 00:00

Escena jaialdia. Martxoak 25. 10 y 10 danza. “Hebras de mujer”

Gehiago irakurri

Santibate

2015/01/24 16:30 Donapaleu

Urtarrilaren 24a honetan, Santibate ospatuko da Donapaleuko karrika eta ostatuetan. Zirtzilez maskatu Amikuztar gazteek, kantu, bertsu, oihu, jauzi eta eskea eginen dituzte azken urteetan bezala. Hitzordua 4ak 30etan dute merkatu estaliaren aitzinean.

Gehiago irakurri

Urruña Gaua

2017/08/26 21:30 Urruña

Mitologiari buruzko desfilea, dantzak eta kantuak.

Urruñako 120 herritarrek emanik.

Gehiago irakurri

Iruña Taldea Amaya Kirol Hiriko bazkidearen egunean

2015/08/08 17:00 Amaya Kirol Hiria

Iruña Taldeak dantza eta musika emanaldia eskainiko du larunbat honetan 17:00etan Amaya Kirol Hiriko bazkidearen egunean.

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan zuzenean

2014/05/04 18:00 Eskoriatza, plazan.

Atxorrotz Eguneko egitarauaren barne, dantzaldi herrikoia plazan Jainaga eta Narbaiza bikotearen musikaz eta Patxi Monterok gidatuta: sokan, bikotean, korruan, taldeka, lotuta, soltean... apur bat denetik proposatuko dugu,  maila errazean, musika eta dantza tradizionala oinarri hartuta. Antolatzailea: Eskoriatzako Udala.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/05/17 20:00 Bilbao, Rekalde Auzoko Plazan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Eraiki: Trastakeritan

2014/05/10 19:00 Irun, Amaia

Urtero moduan, Zuberoako herri batek du Maskarada antolatzeko ardura. Aurten Zalgize eta Iruriko gazteei suertatu zaie berau antolatzea. Historiak, Pitxu adarjotzaile nekagabeak bi txorrotxei egindako txantxa kontatzen du. Maskarada dantzatuko den herrira joan nahiean, txorrotxak Pitxuren tranpan erori, eta Euskal Herriko probintzia ezberdinetan zehar eramango dien bidai bati ekiten diote, bidean gure herriko tradizio dantzatuarekin parez pare topo eginaz. Noiz   konturatuko dira gure lagunak bide okerrean doazela?

Gehiago irakurri

Ertza: Hariak

2017/02/04 20:00 Lasarte, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Hariak, istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi, eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza izango da. Harkaitz Cano idazleak aukeratu, jaso eta moldatutako benetako jendearen benetako istorioak. Gizaki itxurako txotxongiloek eta txotxongilo itxurako dantzariek lehen pertsonan kontatuak Iñar Sastreren musikaz lagundurik. Obraren sorkuntza prozesua 2016an zehar egingo da.

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Natalia de Miguel, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, María Andrés, Claudio Rojas.
  • Testua: Harkaitz Cano, Joseba Sarrionaindia.
  • Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz.
  • Panpinen egileak: Dejabu panpin laborategia.
  • Argien diseinua: Oscar Grijalba.
  • Eszenografia: Pello Artola.
  • Musika: The Gateless Gate, Silent Strangers, Germanager, Kai Engel, Learning music, Nest, J.S.Bach.
  • Ekoizpena: Ertza
  • Banaketa: Isabel Jiménez (infinitaescena.com)
  • Argazkia: Gorka Bravo

Gehiago irakurri

Aretxabaletako Haur Dantzarien Eguna

2016/05/29 10:00 Aretxabaleta

10:30etan Plazan talde danak elkartuko gara hamarretakoa egiteko

10:45etan Txistularien kalejira.

11:30etan Dantza erakustaldiari hasiera emango diogu.

13:15etan Plazaruntz abiatuko gara

13:30etan Talde guztiak elkartu eta haurren banaketa bazkaltzeko

16:45etan Plazan elkartuko gara.

17:00etan Arratsaldeko saioa hasiko dugu. Alardeko programa honako hau izango da:

Agurra
Paloteado (Villabuena)        
Eltziegoko arbola        
Fandango eta arin-arin
Jorrai dantza          
Makil txikiakikoa 
Zapatain Brokel dantza         
Kaxkarrotz   
Orbaizeta
Zazpi jauzi
Txulalai                   

Gehiago irakurri

Aiko erromeria EHUko paraninfoan. Bilbon

2014/05/16 19:00 Bizkaia Aretoa, Bilbo

Gehiago irakurri

Elirale: Oa Huetak

2017/05/20 11:00 Azkaineko herriko plaza

Chloé, Oihan eta Paxkalek Lodikroko liburu haundia Eliraleren selauruan aurkitu dute. Orriak itzuli eta...krokodilo, pinpilina, bizikleta, eta beste gauza frango agertzen zaizkie. 

Bizia eta poetikoa, ikuskizunaren hitzen erritmoa eta testuaren musikaltasunak gorputzak biziarazten ditu.
Euskal hizkuntzaren hitzek, interpreteen ahoetan, gorputz dantzarien ahalmenak idekitzen dituzte baita giro musikal harrigarri bezain ainitz bat sortuko. 

  • Interpreteak : Oihan Indart, Chloé Sindera eta Paxkal Irigoyen
  • Taularatzea : Pantxika Telleria eta Jose Cazaubon
  • Osagarriak : Annie Onchalo eta Maialen Maritxalar
  • Ekoizpen arduraduna : Marion Morin
  • Idazlea: Amaia Henebutte
  • Iraupena : 30 minutu

Gehiago irakurri

Baztango dantzen emanaldi didaktikoa

2015/03/27 19:00 Iruñea, Mendillorriko Cibivox

Oberena Dantza taldeak Baztango dantzen gaineko emanaldi didaktikoa aurkezten du, aukeztuko duten dantza bakoitzak bere azalpen txikia izanen du.

Gehiago irakurri

Haatik: Ilargiaren Malkoa

2014/06/06 20:30 Tolosa - Leidor Antzokia

Hiru sorkuntza-lan aurkeztuko ditu Haatik Dantza Konpainiak Ilargiaren Malkoa izeneko lanean. Batek euskal dantza eta musika ditu oinarri: Aiert Beobideren Ilargiaren Sukar Galdua. Bigarrenak ikus-entzunezkoen munduan murgilduko gaitu eta, mugimendu sozial eraginkor batek bultzaturik, arte-lan alternatibo bat sortu du konpainiak: bideo-dantza bat, alegia. Hirugarrenak, dantza estilo zeharo ezberdinarekin, Bejart Ballet konpainiako Vitali Safronkine dantzari eta koreografoak Haatik Dantza Konpainiarentzat propio sortu duen Malko Isuria koreografia.

HIRU BIDEEK SORKUNTZA-LAN BAKARRERA ERAMANGO GAITUZTE, ILARGIAREN MALKORA.

Informazio gehiago www.haatik.com webgunean.

Gehiago irakurri

Oinkari Dantza Eskola: Sagarrondotik

2015/07/11 22:30 Amasa-Villabona, Olaederra Kiroldegia

Oinkari dantza eskolak, Sagarrondotik ikuskizun berria aurkeztuko du.

Gehiago irakurri

Lantzeko inauteria Pasai Antxon

2014/02/28 18:00 Pasai Antxo

Antxo Lantzeko inauterian murgilduko dute ostiral honetan, otsailaren 28an. Antxotarrak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte, txatxoz jantzi eta Ziripotekin batera herriari buelta ematera. Miel Otxin harrapatzen saiatuko dira eta ondoren zortzikoa dantzatuko dute Zumardian.

Gehiago irakurri

Muxikoak

2014/03/09 12:00 Hondarribia, Damarri plazan

Ohiko saioekin jarraiki, martxoaren 9an, hilabeteko bigarren igandearekin, Hondarribiko Damarri plazan, muxikoak eta beste euskal dantzekin gozatzeko tenorea izanen dugu eguerdiko 12:00etatik 13:15etara.

Ez da dantzari trebea izan behar saioan parte hartzeko.

Antolatzailea: Zumardikoak Elkartea

Gehiago irakurri

Soka Dantza Grosen

2014/06/23 21:00 Sagues

ESKOLA Dantza Taldeak Soka Dantza eskeiniko du Saguesen 21:00tan.

Gehiago irakurri

Usurbilgo V. Dantza Eguna

2017/04/08 11:00 Usurbil

Usurbilgo V. Dantza Egunean hainbat ekitaldia izango dira Usurbilen zehar Orbeldi dantza taldeak Usurbilgo Udala eta Hurbilago merkatal elkatearekin elkarlanean antolatuta.

12:00etan, Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldea, Lasarte-Oriako Erketz dantza taldea, Derioko Lainomendi dantza taldea eta Iruñeako Ortzadar dantza taldea kalejiran ibiliko dira herriko kaleetan zehar euren dantza ezberdinak eskaintzen.

13:30tan, frontoian ekitaldi nagusia eskainiko dute dantza taldeek.

18:00etan, dantzaldi gidatua izango da Ttipika taldearen eskutik.

22:30tan, Orbeldi dantza taldeak, herriko musikari eta antzezleekin elkarlanean sortutako "Indiana Jones eta Kaliz Sakratua" ikuskizuna ikusgai izango da.

Image result for usurbilgo dantza eguna

Gehiago irakurri

Helduen soka-dantza

2014/06/03 19:00 Beasain. San Martin plaza

Gehiago irakurri

Elirale: Xihiko

2017/05/26 18:00 Errenteria - Niessen

Elirale konpainiak Xihiko ikuskizuna eskainiako du. Koregrafiak jauzien sistemaren baitan ibiltzeko manera ugaria deklinatzen du, hau itzal lan batez azpimarratua denean. Arkaitz Miner biolin jolea eta Jokin Irungarai perkusio joleak hiru dantzari interpreteak lagunduko dituzte, azken hauek haien ahotsaz kantatu eta instrumentoak joko dituztelarik.

  • Interpreteak : Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Johañe Etchebest, Jokin Irungaray eta Arkaitz Miner
  • Koregrafia : Pantxika Telleria
  • Laguntzaile koregrafikoak : Célia Thomas eta Lionel Dubertrand
  • Feldenkraïs TM teknikan laguntzailea : Laura Beurdeley
  • Musika sorkuntza: Arkaitz Miner
  • Argi sorkuntza : Javi Ulla
  • Soinu teknikaria: Patrick Fisher
  • Eszenografia eta jauntziak : Maialen Maritxalar
  • Osagarriak : Annie Onchalo
  • Ekoizpena : Marion Morin

Gehiago irakurri

Amurrioko jaietako dantzaldia

2014/08/15 19:30 Amurrioko plaza

Urtero bezala Andra Mari egunean, 100 dantzari inguruz osatutako dantzaldia eskaintzen du Aiara Dantza Taldeak Amurrioko plazan.

Gehiago irakurri

10 y 10 danza Antsoainen

2006/03/24 00:00

Escena jaialdia. Martxoak 24. 10 y 10 danza. “Hebras de mujer”

Gehiago irakurri

Dantzaldia Getarian

2014/05/31 23:00 Getaria

Getariako Euskal Jaiaren baitan dantzaldia Alaken taldearekin.

Gehiago irakurri

Kondairaren oihartzunak

2014/07/05 22:00 SOREASU ANTZOKIA, AZPEITIA

Urte eta erdi inguru lantzen aritu diren Kondairaren oihartzunak ikuskizuna taularatuko dute Sahatsako dantzari eta musikariek, Azpeitiko Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak, larunbatean 22:00etan Soreasu antzokian. Sorginen historio eta akelarreetatik hasi, errenazimendutik igaro eta "dantza, zezen eta makil jokoez hornitutako festen ospakizunetarainoko". 

Gehiago irakurri

Iruña Taldea San Lorentzo karrikako bestetan

2015/08/10 18:45 Errekoleten plaza

Urtero bezala Iruña Taldeak dantza eta musika emanaldia eskainiko du 18:45ean errekoleten plazan San Lorentzoko besten karietara.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/05/24 18:30 Donostia, Egia Auzoko Plaza Handian

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Oinetan

2014/10/18 22:30 Hernani, Kiroldegia

Hernaniko San Joan Konpartsaren eskutik, Urriak 18an Hernaniko kiroldegian Haatik Dantza Konpainiak Errimak Oinetan ikuskizunaren emanaldia eskeiniko du gaueko 22:30tan. Sarrerak salgai!

Informazio gehiago: www.haatik.com

"Errimak oinetan", bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Bertsolariek sentipen eta emozioak sentiarazten dizkiete entzuleei. Eta entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oinen bidez? Galdera horren erantzuna da Haatik dantza konpainiaren ‘Errimak Oinetan’ ikuskizuna, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia: dantza berriak, bertsoei jarriak! Unai Elizasu eta Aiert Beobide dira ikuskizunaren zuzendariak, eta Sustrai Kolina bertsoen egilea (hasierako agurrak, bakarkakoa, taldeetakoa eta puntutakoa). Bertsoak entzuteaz gain, ‘Errimak Oinetan’-en hainbat kantu entzuteko aukera izango dugu, egile ezagunek egindakoak.

Gehiago irakurri

Erromeria Eguna

2015/07/18 10:45 Errenteria

Uztailaren 18an, Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, Erromeria Eguna ospatuko da Errenteria-Oreretan. Hamazazpigarrenez herritarrak plazara gerturatzea da ekimen honen helburua eta horretarako egun guztirako egitarau oparoa izango da.

Dokumentuaren akzioak

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2016/06/23 20:00 Antzuola, Herriko Plaza

Urtero lez, Udako solstizioa ospatuz Herriko plazan zuhaitza jaso eta haren inguruan soka-dantza egingo da.

Gehiago irakurri

I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa

2016/09/10 12:00 Iruñea

Larunbat honetan, irailak 10, Iruñeko Ortzadar Taldeak bere 'I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa' ospatuko du. Topaketa honetan, Ortzadarrek beste hainbat eragileren laguntzaz sortu duen Nafarroako Dantzen Atlasean parte hartu duten taldeak gonbidatuko dira. Lehenengo edizioa honetan, Leitza eta Murchanteko taldeak gonbidatu dira.

Eguerdiko 12:00ean hasiko da eguna. Ordu honetan, Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko eta San Nikolas plazetan talde gonbidatuek euren dantzen adierazgarri bat eskainiko dute. Leitzako Aurrera Taldeak bertan ospatzen diren Ezpata Dantza eta Ingurutxoaren zati bat dantzatuko dute eta, Murchanteko taldeak, herriko jaietan erakusten den Paloteao-aren dantzak eskainiko ditu. Amaitzeko, 13:00etan, itxiera ikuskizun bat izanen da Udaletxe Plazan, Leitzako Aurrera Taldea, Murchanteko Paloteao taldea eta Ortzadar Dantza Taldearen eskutik.

Nafarroako ondare ez materialaren eta aniztasunaren adierazle den topaketa izan nahi du honakoak. Batasunaren Pribilegioaren ospakizun egunen kontestuan eta Iruñeko Erdi Aroko Azoka izanda, aukera paregabea da hiri honi bisitatxo bat egiteko eta gure dantzekin disfrutatzeko.

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2014/05/16 20:15 Arrasate, Uarkapeko taberna

Herrixa Dantzan dantzaldiak berriz hasiko dira Arrasaten, leku berrian: Uarkape pilotalekuko tabernan. Bi saio programatu ditugu ikasturtea amaitu aurretik: maiatzaren 16an lehena, eta ekainaren 6an bigarrena. Ohi bezala, sarrera doan, parte hartzea libre, eta helburua, animatzen diren herritarrek elkarrekin dantzan ondo pasatzea. Dantza gidaria: Patxi Montero. Antolatzailea: Portaloi elkartea.

Gehiago irakurri

Aiko dantza asteburua areatzan

2014/05/17 17:00 Areatza

Dantza asteburua dantza jauzi eta mutildantzen inguruan.

Gehiago irakurri

Kresala: Zeruko - Konstelazioen drama koreografikoa

2017/05/06 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Zeruko drama koreografiko astral hau dela eta, dantza-bilduma teatral txiki bat sortu dugu, dozena bat euskal gaik osatutakoa. Guztira, hamabi zeinu astral dira, gorputz-hizkera eta haren keinu-sekuentziak oinarri hartuta irun eta ehundu direnak. Askotariko dantzak dira, dramatizatuko narratiba berri baten barruan gorpuztuak, eta maitasuna, tragedia eta pasioa nola ikusten ditugun erakusten du, erreferentzia unibertsalak diren mito eta kondaira handiak oinarri.

Zeruko ikuskizunak dantza tradizionalen ikuspegi berritu bat du, estetika koreografiko berezian eginda, poetika bisualaren mundu magikoan sartuz. Denbora eta espazioan zehar bidexka bat sortzen saiatuko gara, euskal konstelazioan jasotako drama koreografikoari Zeruko izena jarriz.

Dantza egitaraua, hamabi obra berri hauek osatzen dute: Beltxarga zuria; Faunoaren labirintoa, Babiloniar biribila, Bufoi eroa, Janto, Agoteen erromantzea, Hiru damatxo, Ageda, Ürrütiko khantoria, Zelaietako loreek, Ternua, eta Errautsak garizumakoa.

Bideoa: ZERUKO | Konstelazioen Drama Koreografikoa PROMOA

Sarrerak Salgai: Hemen

Gehiago irakurri

Eskola 75

2015/08/09 19:30 Donostia, Konstituzio plaza

ESKOLAren 75. urteurreneko programaren barnean, ESKOLAk emanaldi berezia eskainiko du datorren abuztuaren 9an. ESKOLAk 40 urte baino gehiago daramatza Donostiako Aste Nagusian parte hartuz, baina aurtengo emanaldia benetan berezia izango da.

Bertan, dantza taldeak, abesbatzak, haur akademiak, jardinzayen konpartsak eta tanborradak hartuko dute parte, ikuskizun koloretsua eskainiz. Gainera, atal bakoitzeko partaide ohiek ere hartuko dute parte, belaunaldi ezberdinak ikusi ahal izango ditugu beraz dantzan eta kantuan.

Gehiago irakurri

Beasaingo Dantza Topaketen XIV. eguna

2014/06/08 10:30 Beasain

Datorren igandean, ekainak 8, Beasaingo Dantza Topaketen XIV. eguna ospatuko da Loinatz Jaien barnean.Ohi bezala, Euskal Herri mailako lau dantza-taldek euren ikuskizunak eskainiko dituzte goizean zehar, eta arratsaldean berriz, erromeria izango da Txertubi taldearekin.

Gehiago irakurri

Muxikoak

2014/03/09 12:00 Errenteria, Herriko plazan

Ohiko saioekin jarraiki, martxoaren 9an, hilabeteko bigarren igandearekin, Errenteriko Herriko plazan, muxikoak eta beste euskal dantzekin gozatzeko tenorea izanen dugu eguerdiko 12:00etan

Ez da dantzari trebea izan behar saioan parte hartzeko.

Antolatzailea: Beti Prest Elkartea

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Fresh-cool

2017/04/09 13:00 Usurbil, Mikel Laboa plaza

Usurbilgo V. Dantza Egunean hainbat ekitaldi antolatu ditu Orbeldi dantza taldeak Usurbilgo Udala eta Hurbilago merkatal elkartearekin elkarlanean.

Tio Teronen semeak taldearen fresh-cool kale-ikuskizuna ikusteko aukera izango da "Bizi kalea" jaiaren barruan.

Gehiago irakurri

Alaken Taldea: erromeria

2014/06/26 18:00 Zarautz, San Pelaio

Zarauzko San Pelaio jaiak direla eta erromeria izango da urteroko moduan dultzainero, trikitilari, txarangaz lagundutako kalejiraren ondoren. Aurten, arratsaldeko erromeria Alaken taldeak girotuko du eta amaiera emateko Larrain Dantza Lizarrako Dultzaineroekin. 

Gehiago irakurri

10 y 10 danza Noainen

2006/03/26 00:00

Escena jaialdia. Martxoak 26. 10 y 10 danza. “Hebras de mujer”.

Gehiago irakurri

Mairuaren Alardea

2016/07/16 19:00 Antzuola, Herriko Plaza

Uztaileko hirugarren larunbatarekin batera Mairuaren Alardea ospatuko da Antzuolan. Alardearen zati diren Antzuolako Trokeo dantzak ikusi ahal izango dira, eta baita Iparragirreren bertsoekin batera dantzatzen den zortzikoa ere.

Gehiago irakurri

Alkartasuna: emanaldi berezia

2014/05/31 20:00 Pasai Antxoko Zumardia

50 urteetan dantza taldetik pasa diren partaideek emanaldia eskainiko dute Pasai Antxoko Zumardian, gaur taldean daudenekin batera.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/06/01 17:30 Balmaseda, San Severino Plaza

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera Euskal Eskola Publiikoaren Egunean.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Sahatsa: Lesakan Zeharka

2015/07/05 20:30 Azpeiti, Soreasu Antzokia

Aurtengo “Azpeitia Dantzan” barne, Sahatsa dantza taldeak “Lesakan Zeharka” emanaldia eskainiko du.

Azpeitiako Soreasu antzokian izango da uztailak 5, 20:00tan.

LESAKAN ZEHARKA -

Inauteriak joan dira eta zaku zaharrak beren dantzariei mesfidati daude begira, izan ere egun hauetan, Fermin Deunaren jaietan murgilduta, dantzariek Lesakako kaleak zubi  gaineko eta zeharkakoz zeharkatuko baitituzte eta Onin ibaiaren ertzean, beren Zubi Gainekoarekin orekari  erronka egingo diote. 
Lesaka utzi ostean, Arantzako eta Baztango lurretako soka dantza eta dantza jolasek aurre hartuko diote makil joko eta bukaerako erromeriari

Gehiago irakurri

Folklore Azoka: hitzaldiak

2017/06/10 12:00 Portugalete, Merkatuan

- 12:00 Argibel Euba: Basker: 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak.

- 13:00 Sabin Egiguren: Una vida dedicado con el Bizkai Euskal Folklor Elkartea a la danza tradicional vasca.

- 18:30 Jabier Belasko: El carnaval rural vasco, lo que la ciudad no ve.

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2014/06/06 20:15 Arrasate, Uarkapeko taberna

Gidatutako dantzaldia, musika eta dantza tradizionalekin osatutakoa: sokan, bikoteka, soltean, korruan, taldeka... denetarik. Helburua, animatzen diren herritarrek elkarrekin dantzan ondo pasatzea. Dantza gidaria: Patxi Montero. Antolatzailea: Portaloi elkartea. Sarrera doan eta parte hartzea libre.

Gehiago irakurri

Heldu sokari

2015/06/20 22:00 Iruñea, Ziudadela

Oberena dantza taldeak emanaldi berezia eskainiko du Iruñeko Ziudadelan. Sokari helduta ikusleak txoko batetik bestera ibiliko dira.

Gehiago irakurri

Aiko dantzaldia

2014/05/31 17:00 Azkaine

Gehiago irakurri

Ostadar Dantza Taldea: Gabonetako ikuskizuna

2014/12/27 19:30 Beasain, Usurbe Antzokia

Ostadar dantza taldeak Gabonetan egin ohi duen urteroko ikuskizuna eskainiko du abenduaren 27an, 19:30ean Beasaingo Usurbe Antzokian. Urtero bezala, Euskal Herriko hainbat lekutako dantza ezberdinak ikusi ahal izango dira ekitaldian. Sarreren prezioa 5 eurotakoa izango da.

Gehiago irakurri

Iruña Taldea

2015/09/05 19:00 Biurrun

Iruña Taldeak dantza eta musika emanaldia eskainiko du Biurrungo festetan arratsaldeko 19:00etan.

Gehiago irakurri

Tio Teronen Semeak

2017/02/18 12:00 Oñati, Foruen Enparantza

Tio Teronen Semeak taldeko kideek beraien urteko lehen "Freshcool" emanaldia egingo dute inauteri giroan. Dantza, zuzeneko musika, umorea eta beste hainbat kopla txantxikuentzat eta Oñatiko plazara gerturatu nahi duzuen guztiontzat.

Gehiago irakurri

Elirale: 01.01

2017/06/03 16:30 Ezpeleta, Pilota plaza

Dantzaria eta atabalariak galarrots karrika performantzia eskaintzen digute. 

01.01 LagunArte eta EliralE lankidetzari esker egindako sorkuntza da.


Talde artistikoa

  • Dantzariak: Jose Cazaubon eta Jokin Irungarai 
  • Musika-zuzendaritza : Kristof Hiriart
  • Zuzendaritza koreografikoa : Pantxika Telleria 
  • Laguntzaile koreografikoa: Arantxa Lannes
  • Feldenkraïs TM metodoan laguntzailea : Laura Beurdeley 
  • Testuaren egokitzailea : Sustrai Colina

Iraupena : 30 minutu

Edukia
Gorputza eta danborra, dantza eta musika.
Dantzaria eta musikaria uztartu egiten dira dantza jauzien sistemaren muinean ikuslierra sarraraziz.  

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Oinetan

2014/11/30 19:00 Getaria, Getariako Herri Eskolako Aretoa

Haatik Dantza Konpainiak “Errimak Oinetan” ikuskizunaren emanaldia eskeiniko du Getariako Herri Eskolako Aretoan. Azaroak 30 Igandea, arratsaldeko 19tan.

http://haatik.com/errimakoinetan/

"Errimak oinetan", bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Bertsolariek sentipen eta emozioak sentiarazten dizkiete entzuleei. Eta entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oinen bidez? Galdera horren erantzuna da Haatik dantza konpainiaren ‘Errimak Oinetan’ ikuskizuna, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia: dantza berriak, bertsoei jarriak! Unai Elizasu eta Aiert Beobide dira ikuskizunaren zuzendariak, eta Sustrai Kolina bertsoen egilea (hasierako agurrak, bakarkakoa, taldeetakoa eta puntutakoa). Bertsoak entzuteaz gain, ‘Errimak Oinetan’-en hainbat kantu entzuteko aukera izango dugu, egile ezagunek egindakoak.

Emanaldiaren argazkiak hemen: 

http://haatik.com/argazkiak/argazkiak-errimak-oinetan/


Gehiago irakurri

Alaken taldea

2014/11/02 12:00 Zarautz, Musika Plaza

Dantzaldia Zarauzko Musika Plazan Alaken taldearen eskutik; jauziak, fandangoak,  arin-arinak, bikote dantzak...

Gehiago irakurri

Tio Teronen Semeak

2017/02/19 14:55 Lizartza, pilotalekua

Tio Teronen Semeak taldeko kideek beraien "Freshcool" emanaldia eskainiko dute inauteri giroan, herri bazkariaren ondoren. Dantza, zuzeneko musika, umorea eta beste hainbat kopla Lizartzako otsoentzat eta bertako pilotalekura gerturatu nahi duzuen guztiontzat.

Gehiago irakurri

Txertubi: dantzaldia

2015/06/28 18:00 Ordizia, Plaza Nagusia

San Pedro bezperako erromeria Ordizian. Musika tradizionalen gainean, proposatuko ditugu dantzak lotuan egiteko, soltean egiteko, sokan, korruan, jauziak, ingurutxoak, kontradantzak...

  • Arkaitz Miner: arrabita, perkusioa, ahotsa.
  • Txus Aranburu: soinua, perkusioa, ahotsa.
  • Amaiur Cajaraville: kontrabajua, ahotsa.
  • Patxi Montero: dantza gidaria


Antolatzaileak: Amets Bide dantza taldea, Ordiziako Udala.


Gehiago irakurri

150 Cuerdas

2009/11/06 20:00 Gasteiz, Artium

Frágil

Gehiago irakurri

Sahatsa Dantza Taldea

2015/11/28 18:00 Azkoitia, Baztartxo Antzokia

Sahatsa dantza taldearen emanaldi berezia Azkoitiko Musika banda eta Iraurgi abesbatzaren laguntzarekin.

1. Atala: Carmina Burana- Musika banda / Iraurgi Abesbatza

2. Atala: Bidasoa- Sahatsa dantza taldea / Musika banda /Iraurgi abesbatza

3. Atala: Bardeak- Sahatsa dantza taldea / Musika banda /Iraurgi abesbatza

Gehiago irakurri

Alkar Txiki: aurkezpena

2014/06/01 12:00 Pasai Antxoko Zumardia

Alkartasuna euskal dantza taldeko txikienek, Alkar Txikii taldeak, urtean zehar landukako dantzak eskainiko ditu.

Gehiago irakurri

Debagoieneko dantzarien eguna

2017/05/13 11:30 Aretxabaleta

2017ko Debagoieneko dantzari eguna ospatuko da. Goizean kaleetan txistulariekin pasakallean irten eta plazan egingo da saio nagusia. Arratsaldean, modu informalagoan kalean dantzan arituko gara.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930