Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/05/13ko hitzorduak

Dantza jauziak

2018/05/13 12:00 Azpeitia, Herriko plaza

Duela 4 urte ekin genion Dantza Jauzien proiektuari, Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberriko Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin kulturguneak elkarlanean. Hileko bigarren igandean egiten ditugu.

Azken hamarkadetan Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantza-jauziek berpizkundea bizi izan dute, eta hegoaldeko herri askotan tradizio hori ikasteko saioak egiteari ekin zaio, tartean, Azpeitian. Dantzak zabaldu eta herritarrengana gerturatzea da hain justu egitasmoaren helburua, ikusteko ez ezik, gerturatu eta egiteko saioak egiten baitira.

Oro har, Alde Zaharrean egiten dira dantzak, Plazan Nagusian, Perez Arregi plazan edo Olazko Amaren Plazan (euria egiten duenetan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean).

Datorren igandean Plaza Nagusian egingo ditugu, eguraldiak laguntzen badu, eta bestela Sanagustin kulturgunean.

Zatoz dantzara!

Gehiago irakurri

Dantza Tailerra: Danses Basques amb AIKO Taldea

2018/05/13 09:30 Reus, L'Espluga de Francolí

Taller de Danses Basques

AIKO Taldea (Patxi Laborda/Sabin Bikandi)

09:30 - 13:30

La Relliscada de Aula de Sons

www.auladesons.cat

Gehiago irakurri

Udalbatzaren soka-dantza

2018/05/13 12:30 Beasain

Loinazko jaietako igandean udalbatzak soka-dantza egingo du herriko plazan. Beasaingo Loinazko jaietan hamaika dantza hitzordu eskaintzen dituzte herritarrek. Hona hemen hitzorduak:

Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Igandea

12:30 Udalbatzaren soka-dantza

Astelehena

8:30 Loinazko ezpata-dantza

Asteartea

11:00 Umeen soka-dantza

19:00 Helduen soka-dantza

Gehiago irakurri

Jaiotz Osa: Suddenly III

2018/05/13 19:00 Bilbo, La Fundicion

Eraikin baten gailurrean zaudenean edo altura handian dagoen balkoi batera irtetean, baliteke bertatik salto egiteko nahi antzeko bat sentitzea. Abiadura handian datorren tren bat iritsi aurretik ere halako zerbait sentitu dezakezu...

Pertsona berezi horri eskua ematea pentsatzen duzun segundu hori, bere aurpegia ukitzeko tentazio hori. Burutik pasatzen zaizkizun instante horiek; hainbeste beldurtzen duten segundu horiek. Bertigoz beteriko momentu bat.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Jaiotz Osa
  • Zuzendaritza laguntzailea: Xabier Mujika
  • Interpretazio: Jaiotz Osa
  • Jantziak + espazio eszenikoa: Xabier Mujika
  • Argiztapena: Josu Murgia
  • Argazkiak: Mariló Miguez
  • Bideoa: Raquel Rodriguez

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Ekaina 2018 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031