Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/04/08ko hitzorduak

Dantza jauziak

2018/04/08 12:00 Azpeitia, Herriko plaza

Duela 3 urte ekin genion Dantza Jauzien proiektuari, Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberriko Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin kulturguneak elkarlanean. Hileko bigarren igandean egiten ditugu.

Azken hamarkadetan Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantza-jauziek berpizkundea bizi izan dute, eta hegoaldeko herri askotan tradizio hori ikasteko saioak egiteari ekin zaio, tartean, Azpeitian. Dantzak zabaldu eta herritarrengana gerturatzea da hain justu egitasmoaren helburua, ikusteko ez ezik, gerturatu eta egiteko saioak egiten baitira.

Oro har, Alde Zaharrean egiten dira dantzak, Plazan Nagusian, Perez Arregi plazan edo Olazko Amaren Plazan (euria egiten duenetan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean).

Datorren igandean Plaza Nagusian egingo ditugu, eguraldiak laguntzen badu, eta bestela Sanagustin kulturgunean.

Zatoz dantzara!

Gehiago irakurri

Ablitas: El Plego

2018/04/08 13:00 Ablitas

Mendianike dantza taldeko kideek egiten dute Ablitasen El Plego izeneko dantza-jokoa apirila hasieran. Dantzariek gerri atzealdean daramaten egunkari zatia elkarri erretzen saiatzen dira dantza egiten duten bitartean. Joko hori herrian zabaldu eta 1995ean Mendianikeko kideek hau berreskuratu eta dantza gehitu zioten, balsa eta jota. 

Diotenez Mariano Baigorri ablitastarrak ardo erronda ez ordaintzeko ahaleginetan lagunak paperezko buztana erretzera gonbidatzen zituen, lortuz gero berak ordainduko zuen, bestela lagunek.

El Plego dantza igandean egiten bada ere, larunbatean ere izaten da dantza emankizunik. Hainbat herritako dantza taldeeak gonbidatzen dituzte Ablitasera eta guztien emanaldia egiten da kalejiraren ondotik.

Igandean berriz, 12:30etako Ablitaseko musika bandaren kontzertuaren ostean dantzatzen da El Plego.

Mendianike Danzas erabiltzailearen argazkia.

Gehiago irakurri

Maskaradak

2018/04/08 09:30 Hoki

Muskildiko gazteek emango dituzte 2018ko maskaradak. Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen herriz herri. Hemen duzue egutegia:

  • Apirilak 8, igandea: Hoki
  • Apirilak 15, igandea: Larraine
  • Apirilak 22, igandea: Muskildi

Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea: 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2018 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
« Maiatza 2018 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Ekaina 2018 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930